Lehen karlistaldiko setioetan Bilboren defentsaren alde aritu izanaren oroitzapenetan egindako domina. Brontzezkoa da eta zirkulu forma du. Aurkia: Isabel II.a haurraren eta haren ama Maria Kristina erreginaren irudiak, zutik, ezkerretara. Ereinotzezko koroak dituzte eskuetan, Bilbo Hiria eta hartako kaia koroatzen (bigarren mailan daude erreproduzituta). Ifrentzua: "A la Invicta Bilbao. 25 de diciembre de 1836" que enmarca leyenda central: "Lauros/ a las Banderas/ de / Isabel II / lagrimas / a la sangre / derramada" idazkuna ageri da perimetroan. Parisen bizi ziren espainiarren herri harpidetza bati esker irarri zuten. Pontejosko markesak sustatu zuen eta helburua zuen hotsandiko egitandiaren aitortza unibertsala eta, aldi berean, saltzetik lortutakoarekin "bidezko tronuarengatik eta askatasunarengatik" sakrifikatutako biktimen familiei laguntza ematea. Gaceta de Madrid argitalpenak (798., 815. eta 873. zenbakietan, 1937koak) harpidetzarako iragarkiak kaleratu zituen, eta bai harpidedunen zerrendak ere. Harpidedun bakoitzak, hain zuzen, 20 liberaren ekarpena egiten zuen. Gubil bidez irarri zuen domina Leveque grabatzaileak. Haren establezimenduan ere jarri zuten salgai, 20 errealen prezioan. Zirkulu formako kutxatila batean dago. Zurezkoa da, paper gorri ilunarekin forratuta dago eta barnean belus berde iluna dago.
1994. Ejerzitoak / Los Ejércitos. , Sala San Prudencio. 1994/11/04-1994/12/04.
Prieto Barrio, Antonio. Compendio Legislativo de Ordenes, Medallas y Condecoraciones. CD interactivo. , www.coleccionesmilitares.com