Donostiar honek berandu deskubritu zuen artearekiko bokazioa eta, haren prestakuntzan (arte-ikasketak Zuzenbidearekin uztartu zituen eta hainbat urtez lanbide horretan aritu zen, pintura aukeratu baino lehen), berebiziko garrantzia izan zuen 1884an Erroman Sorollarekin topo egiteak; izan ere, adiskidetasun luze eta estua izan zuten: valentziarraren eraginpean, errealismo kostunbristaren langile fina bilakatu zen eta argiaren instanta harrapatzeko interes berezi bat jaso zuen harengandik. Bere emazte eta seme-alaben erretratu honetan, beren Santurtziko etxean, argia zuhaitzen artetik iragazita agertzen zaigu: haurrek eta zerbitzariek margolariari-ikusleei zuzentzen dizkieten begirada finkoak nabarmendu daitezke, baita hondoaren, lurraren eta lanak irudikatzen duen perspektibaren tratamendu librea ere, ziurrenik familia-ingurunean mantetzeko xedez egina. [A.L.C]
Fornells, Montserrat. Ignacio Ugarte 1862-1914 Artista eta bere obra. Guipuzcoa San Sebastian Kutxa, Kutxa Fundazioa, 2004, 103. orrialdea
Bernabe Aranberri, Ainhoa (koordinazioa). Gobernuaren artea : Eusko Jaurlaritzaren artelanen bilduma. Vitoria-Gasteiz, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2021. 267 or., (36-37 or.)