Tintaz egindako marrazkia, urmargoz margotua Bilboren ikuspegia erreproduzitzen duena, XVIII. mendearen bigarren erdian. Bilbo Zaharretik hartutako ikuspegia da, ezkerretara San Frantziskoko komentua dago, itsasadarra, itxura handiko belaontziek alaituta, San Anton zubia eta Zazpi Kaleetako jatorrizko gunea. Plaza Zaharra eszena herrikoi eta folklorikoek girotuta dago. Behealdean, erdian, izenburua hartzen duen kartela, Bilboren armarriarekin: "Vista de la Muy Noble Villa de Bilbao". Kartelaren alboetan, izendegia, interes handieneko eraikinak eta tokiak zenbakien bidez adierazita dituela.
Zurezko laukia du eta ispilua beheko aldean, marrazkia ixten duen barneko moldaduraren azpian.
Horrelako marrazkiak, badirudi, ugariak izan zirela Bilbon XVIII. mendearen bigarren aldian; ziur aski, modak ezarritako eskaerengatik. Marrazkietan hiriaren irudi fisikoa aldatu gabe ikus daiteke, eta dauden aldaketak ageri diren giro irudietan aurki daitezke. Horrela, museoak berak badu Thomas Moronyk sinatutako beste marrazki bat (Hirian finkatutako beste merkatari familia batena), eta beste lan batzuetan antzerako irudiak marraztutaagertzen dira, bata gainera Thomas Morony berak sinatua, 1777an eta Agustin de Arechavala jaunari eskainia.
Morony eta Richter-en marrazkiak museoan dira Ramon de la Sota y Aburto jaunaren testamentariatik etorrita, biak "trumó" edo "tremo" izendatuak, badirudi izenak azpialdeko ispiludun marko baten egoteari erantzuten diotela.
1989. Bizkaia 1789-1814. La época de Carlos IV. , Foru Agiritegia-Archivo Foral. 1989/04/13-1989/05/31.
2000. Bilboko Estanpak / Estampas de Bilbao. 1575 -1860. , Euskal Museoa-Museo Vasco. 2000/03/14-2000/06/25.
2002-2003. Los Liberales. Fuerismo y liberalismo en el Pais Vasco. , Fundación Sancho el Sabio. 2002/11/28-2003/01/13.
Bañales, Goio. In insula maris : 1041-1887 : Enkarterriko ontzi mundua : Portugalete eta Somorrostroko Harana = El mundo naval de las encartaciones : Portugalete y el Valle de Somorrostro . Bilbao, Bizkaiko Batzar Nagusiak = Juntas Generales de Bizkaia, 2014, p. 295