Irudi litografiatua eta paper gainean estanpatua. Oinean izenburu hau du: "Vista de la casa donde fue herido Zumalacarregui y de la Iglesia de N.S. de Begoña". Eta goiburuan, berriz, jatorrizko argitalpenaren izena: "Galería Militar Contemporánea".
Izenburuak adierazten duen moduan, irudian Begoñako eliza ageri da, lehen karlistaldian (1833-1839) gertatutako bonbardaketen ondorioz, zati batean eraitsia. Eliza horren ondoan Vargasko markesaren jauregia dago, Begoñako zaindaria. Gerra horretan suntsituta gelditu zen eta bertako bakoian hiltzeko zauriak egin zizkioten 1835eko ekainaren 15ean Tomas Zumalakarregi jeneralari, sasoi hartan Bilbo setiatzen zuten oste karlisten buruari.
"Galería Militar Contemporánea, ó sea colección de biografías y retratos de los jefes que mas se han distinguido en ambos ejércitos durante la guerra civil de 1833 a 1840, con inclusión de algunos guerrilleros cuya historia aún no se ha escrito, acompañando a esta biografía una descripción de la guerra civil en el norte y Cataluña (...)" lanekoa da irudia, Madrilen, 1845-1846an, Sociedad Tipográfica de Hortelano y Cia. sozietateak editatutakoa.
2000. Bilboko Estanpak / Estampas de Bilbao. 1575 -1860. , Euskal Museoa-Museo Vasco. 2000/03/14-2000/06/25.
2003. Bilbao en las Revistas ilustradas. 1843-1900. , Bilboko Arte Ederren Museoa - Museo de Bellas Artes de Bilbao. 2003/02/24-2003/05/05.
Bilboko Estanpak = Estampas de Bilbao = Pictures of Bilbao. 1575-1860. Bilbao, Euskal Museoa-Museo Vasco, 2000. Pp 128-129