EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Resureeción María de Azkueren erretratua

Lerchundi y Sirotich, Jose Antonio deLerchundi y Sirotich, Luis decirca 1950

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
1990/3969-102
Objektua:
Gaiak:
Neurriak:
A= 55 cm; An= 45 cm
Data:
circa 1950
Etiketak
Describapena

Resurreccion Maria de Azkueren olioz egindako erretratua. 1864ko abuztuaren 5ean Leikeition jaio zen Resurrección Mª de Azkue y Aberasturi. Eusebio Mª Azkue eta María del Carmen Aberasturi (Mundakako alargun gaztea) izan ziren bere gurasoak. Bere aitaren urratsei jarraiki, itsasgizona, poeta eta Lekeitioko Nautika Eskolako irakaslea zena, Azkuek ere Nautika ikastea erabaki zuen, baina benetako bokaziorik ez zuenez, ikasketa horiek utzi, eta Arteen batxilergoa egin zuen Bilboko Instituto Vizcainoan. Elizaren deiari erantzunez, 1881ean Gasteizko apaiztegira sartu zen eta 1885ean Salamancara pasa zen. Bertan, Teologia Sakratuaren doktoretza egin zuen, 1888an apaiz-ordenazioa jaso zuen eta urte horretako irailaren 29an ospatu zuen bere lehen meza jaiotzen ikusi zuen hiribilduan. Euskara izan zen bere pasioa. Bere ordenazioaren urte berean, Aldundiak Instituto Vizcainon atera zuen euskararen katedra okupatzeko oposizioak irabazi zituen, gainerako hautagaien gainetik (horien artean aurkitzen ziren Miguel de Unamuno eta Sabino Arana). Baina Azkuerentzat ez zen aski izan institutuan irakastea (bertan 1903ra arte egon zen); euskara modernizatu eta sustatzeko asmoz, beste ekimen asko zuzendu zituen. 1896an lehen letren euskal eskola sortu zuen, Euzkal Ikastetxea deitua. Lorategi kaleko 10. zenbakian zeukan egoitza eta lokalak Euzkaldun Biltokia elkartearen egoitza gisa ere erabiltzen ziren. Gazte eta helduak batzeko eta gozatzeko toki honetan, euskarazko antzezlanak eta operak eskaintzen ziren eta Azkuek bere konposizio musikaletako batzuk estreinatu zituen, hori baitzen bere beste afizioetako bat. Ahalegin handia egin zuen hizkuntzaren gaineko materiala biltzeko. Euskal geografia osoan zehar egindako bidaia eta ibilaldiak, atzerriko ikerketak eta euskarazko lan zahar idatzien kontsultak tarteko, ahozko tradizioak, musika, folklorea, hitzak, esaerak, kontakizunak, sinesmenak, ohiturak...berreskuratu zituen, ez soilik horiek zaindu eta hedatzeko, baizik eta euskararen egitura finkatu eta bateratzeko, bere erabilera euskal gizarte osoarentzako hizkuntza gisa egokituz, nekazarien mundutik harago. Bere eginahalari zor zaio daukan lan askotariko eta anitza. Horren artean ohorezkoak dira Diccionario vasco-español-francés (1905-1906), Cancionero Vasco (1922), Morfología Vasca (1923) eta Euskalerriaren Yakintza (1935-1947). Euskararekin zuen loturaren ondorioz, 1919an Euskaltzaindiaren sorkuntzan parte hartu zuen eta haren lehen lehendakaria izan zen, hil artean. Musika gustatzen zitzaionez, Paris, Brusela eta Koloniako kontserbatorioetan ikasi zuen eta azken hiri hartan piztu zen bere germanofilia. Bertan jaio zen Wagner-enganako pasioa eta bertan hasi zen tabako-hautsa kontsumitzen. Bizi osoan zehar jarraitu zuen ohitura horrekin, baina, horretarako, Alemaniatik inportatu behar izaten zuen, jantzi ohi zituen sotana dotoreekin batera, Gasteizen erosten zituen teilekin bere janzkera osatuz. Oso jakituna, poliglota, liburu eta bidaia zalea zen Resurrección María de Azkue, euskal filosofoetan entzutetsuena. Istripu batean itsasertzera erorita hil zen 1951ko azaroaren 10 gauean. Erretratua "Galería de Celebridades Vizcainas" bildumakoa da. "Galeria" pertsona ospetsu eta aipagarrien inguruan olioz egindako 239 erretratuz osatutako bilduma da. Pertsona horiek, hain zuzen ere, XIX. mendeko azken urteetako eta XX. mendearen lehen erdiko eguneroko bizitzan eta jardueraesparru askotan nabarmendu ziren Bizkaian, eta, zehazki, Bilboko Hiribilduan. Galeria 1950. urtearen inguruan sortu zen, José Antonio eta Luis de Lerchundi y Sirotich anaien proiektu pertsonal gisa; izan ere, lurraldeko Museo ikonografiko moduko bat egiteko ideia izan zuten, etorkizuneko oroitzapenerako gordez bertako iraganik hurbilena, garai hartako gizon eta emakume nabarmenen irudien bitartez.

Eraskuketak

2013-2014. Bizkaitar Entzutetsuen Galeria. Kirolariak. Artistak. Idazleak /Galería de Celebridades Bizkainas. Deportistas. Artistas. Escritores. , Euskal Museoa-Museo Vasco. 2013/11/14-2014/03/16.

Erreferentzia bibliografikoak

Álvarez, Marian; Garay, Maite. Galería de Celebridades Bizkainas. Deportistas. Artistas. Escritores. Bilbao, Euskal Museoa-Museo Vasco, 2013.

Multimedia galeria