Esther Pizarro artistak sortutako Argizko Larruazala izeneko eskultura "Bilbao Guggenheim++" erakustokiaren elementu nagusia izan zen, Bilbok Shanghai 2010eko Erakusketan aurkeztutako gunean.Gure hiria organismo bizi gisa aurkezten du eta bisitariari hirigintza nahiz arkitektura arloko iragana irakurtzeko eta berehalako etorkizuna ezagutzeko aukera ematen dio. Topografia hutsaren eta argi gabeziaren bidez irudikatzen da, argitutako hiri-bilbearekin aurrez aurre jarriaz. Eskultura horrekin batera itsasoaren eta mendiaren irudiak proiektatzen dira, Bilboren izaerako gako-elementuak baitira. Hiriak 25 urteko epean izan duen eraldaketa sakonaren irudikapena da. Bertan ikus daiteke ingurumen-arazo larriak eta industriako produkzio-sistema krisian dituen hiri bat nola igaro den Europako hiririk erakargarrienetako bat izatera.
2010. Bilbao Guggenheim ++. . 2010/05/01-2010/10/31.
2011. Bilbao Guggenheim ++. . 2011/02/10.