EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Mundakako Andre Maria eliza

Delmas, Juan E.

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
1981/2153-1
Objektua:
Beste izendapen batzuk:
Litografia
Neurriak:
22,5 x 32 cm. hoja sobre soporte de 33 x 45 cm
Garaia:
XIX. Mendearen bigarren erdia
Describapena

Paper gainean litografiatutako irudia. Mundakako Andre Maria parrokia elizako ikuspegi bat erreproduzitzen du, itsaso ondoan. Itsasoan, belaontzi batzuk ikusten dira, eta hondoan Izaro uhartearen silueta.

Irudikatutako eraikina Mundakako Jasokundearen Andre Maria eliza da. Jatorria XI. mendean du, nahiz eta jatorrizko eliza hura suntsitu egin zuten eta XVI. mendean berreraiki, estilo gotiko berantiarrean eta errenazentistan. Marrazkian, XIX. mendeko itxurarekin ageri da, mende horren amaieran eraiki zuten dorre neogotikoa gabe.

Eraskuketak

1989-1990. Delmas. Bizkaia en el siglo XIX a través de una familia de impresores / Delmas, Bizkaia XIX.mendean inprimatzaile familia baten bitartez aztertuta. , Euskal Museoa-Museo Vasco. 1989/11/16-1990/02/04.

2002. Bermeotik Gaztelerrira. Bidea eta Ondarea / De Bermeo a Castilla. Camino y Patrimonio . , Euskal Museoa-Museo Vasco. 2002/02/12-2002/04/07.

Erreferentzia bibliografikoak

Delmas. Bizkaia en el siglo XIX a través de una familia de impresores = Delmas, Bizkaia XIX.mendean inprimatzaile familia baten bitartez aztertuta. Bilbao, Euskal Museoa-Museo Vasco, 1989.

Calleja, Seve. El impresor Juan E. Delmas. Un sueño incendiado. Bilbao, Muelle de Uribitarte, 2011.