EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Lehen karlistaldian Bilbon ezarri zituzten setioetan hiriaren alde aritu zirenen omenez egindako monumentuaren proiektua

Barroeta Anguisolea, Juan Francisco - circa 1866

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
2000/4681
Objektua:
Gaiak:
Neurriak:
A= 47 cm; An= 33 cm
Data:
circa 1866
Describapena

Kolore leunetako akuarela edo urmargoa. Bilbo Hirian, 1835 eta 1836 artean, lehen karlistaldian, ezarri zituzten setioetan Bilboren alde aritu zirenen oroimenez egindako monumentuaren proiektuaren marrazkia erakusten du. Oinean, testu hau du: "Altura total sobre la línea de tierra, 36 pies". Lehen karlistaldian Bilbon ezarri zituzten setioetan hiriaren alde aritu zirenen omenez egindako monumentuaren proiektua, Juan Barroeta y Anguisolea margolariak egindakoa, marrazki honen gaineko zenbait aldaketarekin (bereziki ikusten dira idulkian eta emakume figuraren besoetan). Jose Bellver eskultoreak gauzatu zuen eta 1870eko maiatzaren 24an inauguratu zuten Mallonako hilerrian. Zenbait arkitektok egin zituzten marrazkiak proiekturako, eta azkenean Barroetarena hautatu zuten. Margolaria Bellver eskultorearen babeslea izan zen, lanaren azken arduraduna. 1837ko urtarrilaren 3ko Errege Dekretutik sortu zen monumentua egitea, bertan jaso baitzen oroitzapena egiteko monumentu bat eraiki behar zela, oste karlisten setiotik Bilbo defendatu zuten heroien errautsak edukitzeko eta haiek omentzeko balioko zuena. Hasiera batean San Agustin komentuaren orubean kokatzea pentsatu zen, gudu odoltsuenak bertan gertatu baitziren, baina azkenean hiriko hilerrian, Mallonan, jartzea erabaki zen.

Erreferentzia bibliografikoak

Viar, Javier. Bilbao en las revistas ilustradas 1843-1900. Bilbao, Museo de Bellas Artes , 2003, p. 91

Larrinaga Bernardez, José Antonio. Juan Barroeta Anguisolea. Retratista de Bilbao del siglo XIX (1835-1906). Bilbao, 2005.

Multimedia galeria