Irudi litografikoa, paper gainean estanpatua eta eskuz koloreztatua. Izenburua goiburuan eta oinean du: "Vizcaya / Salón de Juntas de Guernica". Bizkaiko Gernikako Batzar-etxearen ikuspegi bat erakusten du, Gernikako Arbolarekin, euskal herritarrek munduan daukaten ikurrik entzutetsuena.
Hain zuzen, "Revista Pintoresca de las Provincias Bascongadas por varios literatos de las mismas. Adornada con Vistas, Paisajes y Edificios Notables" lanekoa da estanpa. Adolfo Peán y Compañíak editatu zuen Bilbon, 1846an, eta Imprenta y Librería de Adolfo Deponten inprimatu zen. Delmasen "Viaje Pintoresco" izenekoaren lehiakide moduan sortu zen, baina hau, bestea ez bezala, amaieraraino iritsi zen. 57 artikuluk eta 56 irarlanek eratu zuten (12 Arabakoak, 16 Gipuzkoakoak eta 28 Bizkaikoak).
2002. Bermeotik Gaztelerrira. Bidea eta Ondarea / De Bermeo a Castilla. camino y Patrimonio. . 2002/02/12-2002/04/07.
Gernika, hazia, mundu osorako argia / Gernika, de l,histoire basque au symbole universel / Gernika, de icono vasco a símbolo universal. 2007. . 2007/04/17-2007/06/01. 2007. . 2007/07/13-2007/09/30.
2016-2017. Gernika 1366-2016. Arbolaren kokalekua. , Euskal Herria Museoa. 2016/04/28-2017/01/15.
Antonio Trueba (1819-1889). Cronista de Bizkaia. 2020-2021. Sopuerta, Bizkaia, Enkarterrietako Museoa. 2020/02/17-2021/05/02. 2021. , Ondare aretoa. 2021/05/20-2021/11/13.