Adolfo Guiard euskal arteak eman duen margolari nagusietakoa da. Guiarden garaiko kritikariek eta ostekoek pintura modernoaren sartzailetzat hartu zuten, artista Parisen emandako egonalditik, 1878 eta 1886 urteen artean, itzuli ondoren.
Euskal Herrian ikasten hasi zen, Antonio Lekuonaren estudioan; gero, Bilbotik Bartzelonara joan zen eta geroago Parisera. Parisen, Degas ezagutu zuen. Degasek sekulako eragina izan zuen Guiarden eta adierazkortasun leuneko inpresionismoan murgildu zuen. Bilbora itzulita, Bizkaiko landa eremuko herri batzuetan bizi izan zen eta, azkenik, Deustun finkatu zen. Inpresionismoaren jarraibideei men eginda, aire zabalean margotzen aritu zen. Arestian aipatutako herrietan, euskal landa eremua ezagutu zuen eta baserritarrei buruzko lanen sail bat egin zuen. Gai horretan, Lekuonaren ikaspenak eta inpresionismoaren teknika uztartu zituen. Baserritarrak lanean zeudela margotzea pintura modernoa Euskal Herrira egokitzea zela ulertu zen eta margolarien ondoko belaunaldiek eredutzat hartu zituzten Guiarden koadro horiek.
Aurrean dugun margolan hau, Andre zaharra deritzona, gai horretakoa da eta 1910 urtearen inguruan datatu da. Egiatan, tamaina handiko margolan bat, Andre zaharrak izenekoa, egiteko zirriborroa izan zen. Azken horretan, azoka txikia egiten den herrixka bateko eliz ataria ageri da. Beste pertsonaia batzuekin batera, bi emakume adindun daude oiloen aurrean eserita; atso horietako bat margolan honetako protagonista da.
Pinturaren bidez, Guiardek izadia bizi izan zuen eta, horretarako, elementu plastikoetara ekartzeko ahaleginak egin zituen. Giza irudiak duintasun handiz agertzen dira, beti lanean, dramatismo eta idealizaziorik gabe. Guiardek errealitatea irudikatu zuen zegoen-zegoenean, nahiz eta, batzuetan, gozoegia ez izan ikuslearen begientzat.
2002-2003. Arabako Arte Ederren Museoa. 2001-2002ko eskuraketa berriak . Gasteiz, Arabako Arte Ederren Museoa. 2002/09/17-2003/01/12.
2014. Bilbea eta hari askeak: euskal arteko bi bilduma elkarrekin solasean . Gasteiz, Arabako Arte Ederren Museoa. 2014/05/16-2014/10/19.
2020. Euskal arte bildumari begiradak. Arabako Arte Ederren Museoa. Gasteiz, Arabako Arte Ederren Museoa. 2020/01/17-2020/12/18.
GONZÁLEZ DE DURANA, Javier. Adolfo Guiard. Estudio biográfico, análisis estético. Catalogación de su obra. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao. Caja de Ahorros Vizcaina, 1984, p. 211 nº 170, il. col. p. 97
GONZÁLEZ DE ASPURU HIDALGO, Sara; Pedro MANTEROLA. Arabako Arte Ederren Museoa. 2001-2002ko eskuraketa berriak = Museo de Bellas Artes de Álava. Nuevas adquisiciones 2001-2002 [cat.]. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 2002, il. col. p. 75
MORAZA, Ángel. El Museo de Bellas Artes de Álava exhibe las 100 obras adquiridas desde su reapertura , El Correo . 15/10/2002, il. col. p. 85
Emakumearen irudia. Bestelako begiratu bat = La imagen de la mujer. Otra mirada [cat.]. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 2003, il. col. p. 57
Euskal pintura. Ikuspegi bat Arabako Arte Ederren Museotik = Pintura vasca. Una visión desde el Museo de Bellas Artes de Álava [folleto]. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 2006, il. col. p. 8
MANTEROLA ISPIZUA, Ismael. Bilbea eta hari askeak: euskal arteko bi bilduma elkarrekin solasean [kat.]. Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 2014, p. 118, il. col. p. 119, p. 226, p. 229
Euskal arte bildumari begiradak. Arabako Arte Ederren Museoa [libruxka]. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 2020, p. 4
GONZÁLEZ DE DURANA, Javier. Adolfo Guiard: el primer artista moderno. Bilbao, Muelle de Uribitarte Ediciones, 2009.