EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Zeremonia-zapia

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
1981/0098
Objektua:
Gaiak:
Neurriak:
L = 50 cm; An = 48 cm
Data:
1880-1925
Describapena

Zeremonia zapia. Hari gordineko mihisea, karratua ia, kotoi gordinez erliebean brodatua landareak eta kate puntuko girlanda osatuz; haren ertzak kolore bereko parpailarekin daude errematatuta. Xehetasunean brodatuta, lau izkinak hartzen ditu, erdiko lorea irudikatuz, adarrekin, tamaina txikiko beste batzuek inguratuta. Bilboko Joan Santuen parrokian ohikoa zen han ezkontzen ziren andregaiek euren zapiak elizari eskaintzea opari, liturgia-gauzen artean erabiltzeko. Gorde diren ale ugarietatik, parrokoak, bere kronologia eta kalitate apartagatik, Txit Santuarekin erabili ziren zortzi zapi hautatu zituen. Hegoaldean, XIX. eta XX. mendeetan gutxienez, eskuzapiak opari gisa eman izan zaizkio Elizari, iragaite errituren batean erabili ondoren (bataioan edo ezkontzan). Eskuzapi hau Bilboko Joan Santuen parrokiatik dator, izan ere, ohitura baitzen parrokia honetan bertan ezkontzen ziren andregaiek eskuzapia Elizari oparitzea, liturgian erabil zitezen Parrokia honetan gordetzen ziren eskuzapiak oso desberdinak ziren kalitateari eta apaindurei dagokienez. Bertako erretore zen José María García jn.ak Museoari eman zizkion horietako zortzi, 1880 eta 1925 bitartean egindakoak eta, beren kalitate bikainagatik, Sakramentu Guztiz Santuaren ekisainduaren azpirako erabilitakoak. Andregaiek eskuzapiak oparitzeko ohitura hau bizirik egon da 1970. urtera arte.

Erreferentzia bibliografikoak

Jiménez, Maite; Mujika Goñi, Amaia. Boladaz Pasatuta = Pasado de Moda. Bilbao, Euskal Museoa-Museo Vasco, 2003, p. 361

Multimedia galeria