Txakolineko pitxerra, litro eta erdikoa. Buztin errean egindako edukiontzia, liraina. Oinarri laua du, kono-enbor formako gorputza eta lepo zuzena. Aho irekia du, ezpain makotuarekin, txakolina isurtzea bideratzeko ezpainarekin, eta kontrako aldean eskutoki bertikala. Eztainuzko azala du, esmalte zuria, elurra bezain zuria, barnean osorik, eta kanpoan zapi forma duena.
Etxezuri baserritik iritsi da, LeginaTxakoli bezela ezagutua (Zubisiko 2). Begoñan zutik dauden gutxietako bat da eta bigarren karlistalditik itxura berbera du. Garai horretan, bonba bat erori eta gero, berriro egin zuten aurrealdea. Leginatarrak jabeak dira, gutxienez 1863.urtetik aurrera. Nekazaritzan aritzen ziren eta sasoiko txakolindegia zen. 1957tik aurrera establezimendu iraunkor bihurtu zuten. Etxeko alaba Mª Karmenek eta Tomas Lanzagorta senarrak ustiatzen zuten. 1980an itxi zuten.
Bilbotik gertu dauden elizateetako txakolietan, txakolin zerbitzurako, tamaina ezberdineko txakolin pitxerrak erabiltzen ziren: litro ta laurdenekoa, litrokoa, kuartiloa (500 ml) eta kuartilo erdikoa (250 ml), jarrillo deitutakoa. Pitxerren benetako edukiera aldakorra zen, artisau-ekoizpenekoa zelako, eta, oro har, ezarritakoa baino zertxobait txikiagoa, txakolina txikizka saltzearen benetako negozioa horretan zetzalako. Baserri batzuek tamaina handiagoko pitxerrak zituzten: azumbrea (2 l. eta 2 ta erdi bitartekoa), baina ez zen ohikoa ekoizpen baxuen ondorioz. Sendian, pitxer handi bat (uretakoak bezalakoa) zegoela gogoratzen dute, azumbrezkoa, bere zapian adar bat berdez margotua zuena. 70eko hamarkadan erabilitako pitxerrak hauek ziren: "Txikia" (banakakoa) litro erdi ingurukoa eta "handia" litrokoa suposatzen dugu. Txikia 5,06 pezeta inguru ordaintzen zen.
Pitxerrak, bakailaorako kazolak bezala, Bilboko Ollerietako goi eta behean eta Uribarrin (Julio eta Roman Heppe) bustigintzetan erosten ziren edo Erriberako Ceberio ferreterian (jatorria: Durango edo Araba (Elosu, Narvaja eta baita Navarretetik zetozenak). Denbora batez erabiltzen ez zirenean, uretan beratzen jartzen ziren, lokatza ez zatitzeko.
Ibabe Ortiz, Enrike. Cerámica Popular Vasca. Bilbao, Fundación BBK, 1995.