Kanpokoa. Taldeko argazkia, Bilboko Plaza Barrian dauden lau lagunen hiru laurdeneko planoa. San Tomas eguna da, 1962ko abenduaren 21a. Ezkerretik eskuinera: Tomás Catasso, udal albaitaria, Dorotea Aurrecoechea, F. Esnariza zinegotzia eta Maria Aurrecoechea Abaunza. Bi emakumeek, izebak eta ilobak, Bilboko azoketako nekazaritzako produktuen saltzaile zaharrenak izateagatik jasotako garaikurra dute. Bigarren mailan, udaltzain bat dago eta jendea, plazako arkuen pean.