Ontzi triangeluar itxia. Alderik zabalenak aho handi eliptikoa du, non hatz erakusle, erdikoa eta eraztunekoa sartzen diren, gari-eskutadari eusten dion eskuaren babesle, beste eskuak igitaia darabilen bitartean. Jatorria: Olalde baserria, Legorreta (Gipuzkoa). Dohaintzan emana, 1915ean. Gipuzkoan garia gero eta gutxiago ereiten zen XIX. mendetik aurrera, garraiobide berriek haren inportazioa merkatu ahala; hala eta guztiz ere, eskualde batzuetan XX. mendearen erdialdera arte erein zen.
2002-2003. Centenario del Museo de San Telmo 1902-2002. Pasión por la etnografía. , Museo de San Telmo. 2002/10/05-2003/01/26.
ARPIDE GONZALEZ, J. L. El cultivo de trigo en Rastrillo de la Reina (Burgos): Ensayo de tecnología agrícola , Etnografía Española. Madrid , T. IV. 1984, pp. 51-84
GARMENDIA LARRAÑAGA Juan. Léxico etnográfico vasco / Euskal lexiko etnográfikoa. San Sebastián, Caja de Ahorros Municipal, 1987. P. 174 y 207
GARMENDIA LARRAÑAGA Juan. Euskal esku langintza / Artesanía Vasca. San Sebastián, Auñamendi, 1975. Tomo V