Zeremonietarako edo galarako jantzia, zeta damaskokarazkoa. Erronbo formako medailoiak ditu, landare motiboak dituztenak, urre koloreko hariarekin, eta erdian lorek dituztenak, koloretako hariekin egindakoak. Itxura zabalekoa da, tunika antzekoa. Aurrealdean, erdian, erabat irekia da, kaxa formako eskotea du eta mahuka zabalak, kimono batenaren antzekoak. Alboetan irekidura partzialak ditu. Gerrian estutzeko, nahiko zurruna den gerrikoa du. Zeta morearekin forratuta eta oso apainduta dago, eta ixteko zirkuluerdi formako iltzea duen belarria dauka.
Hainbat oihal-apaingarri ditu apaintzeko, koloretako hariak eta urre koloreko metalezkoak konbinatuta egindakoak. Lepoaren ertzean, mahuken ertzean eta irekiduran, besagainetan eta mahukaburuetan, eta bertikalki daude, tunika eratzen duten piezak batzeko josturak estaltzen. Bularraldean, urre koloreko xingola dago, urre koloreko haria duen brodatu batekin konbinatuta.
Gerrikoan, urre koloreko hariarekin brodatuta, bi pieza erdi-zurrun daude, hari berberarekin, bost izarreko kate bat eratzen dutenak (zortzi muturreko izarrak dira), zirkulu baten barnean.
Kotoi naturalezko azpikoa edo forroa du, ageriko zatiak turkesa koloreko zetazkoak dituena.
Familian gogoan dutenez, jantzi hori Rifeko Mohammed Ben Abd el Krim el Jatabik Horacio Echevarrietari egin zion oparia izan zen, "Desastre de Annual" esaten ziotenan, Rifeko gerran, atxilo hartu zituztenak askatzeko egin zituzten negoziazioen ondoren. Askatze hori 1923ko urtarrilaren 27an gauzatu zuten. Negoziazio horietan, sultanaren idazkari partikularrak,
Segundo Horacio Cosme (Bilbo, 1870 / Burceña-Barakaldo, 1963) Cosme Echevarrieta Lascurain (1842-1903) eta Jacinta Maruri Carbajalen (1845-1877) semea izan zen. Enpresaburua, politikaria, diplomazialaria, mezenasa eta Bizkaiko burgesiaren ordezkaria izan zen XX. mendearen hasieran. 1903an, Echevarrieta y Larrínaga sozietatea jarauntsi zuen, aitak sortutakoa, eta hasieran burdinaren meatzaritzan arreta jartzen zuten enpresak dibertsifikatu zituen. Horacio Echevarrieta y Larrínaga sozietatearen buru zegoela, Estatu osoan zabaldu zen eta jarduera dibertsifikatu zuen: ontzien negozioetan, hidroelektrikoetan, porlanaren arlokoetan eta higiezinekoetan sartu zen, eta urte gutxiren buruan jarauntsitakoaren balioa biderkatu zuen. Nahiz eta enpresaburu handi moduan izan zen ezaguna, buru politiko errepublikanoaren eginkizuna ere jaso zuen aitarengandik (Gorteetarako diputatua, Conjunción Republicana Sozialista alderdian, 1910 eta 1917 artean) eta, era berean, goi mailako harremanak izan zituen Primo de Rivera diktadorearekin eta Alfontso XIII.a erregearekin.