EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Hil-oihala

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
AAAA/2633
Objektua:
Beste izendapen batzuk:
En campo HISTORIA
Gaiak:
Neurriak:
L = 256 cm ; An = 120 cm.
Data:
Circa 1515
Garaia:
XVI. Mendearen bigarren hamarkada
Describapena

Eskuzko ehundegi batean liho egindako hil oihala dugu honakoa eta 30 cm.-ko lau zerrenda luzeka eta eskuz josi ondoren lortu da 120 cm.-ko zabalera hori. Luzekako ehute dentsitatea: 22 hari. Zeharkako ehute dentsitatea: 24 hari. Gurutze puntu eslabiarreko bordatuz apaindua dago zetazko hari berde, urdin, arre eta urre kolorekoak erabiliz; zeharkako bederatzi greka ditu hil oihalak paraleloan, irudi geometriko eta figuratiboekin, eta, tartean, tamaina aldakorreko zuriuneak dituztela. 2. mendela 1. eredukoa da. 4. mendela 3 A eredukoa da. 8. mendela 3 B eredukoa da. Zabalean ziri enkajezko puntila moderno bat dugu hil oihalak jatorriz zuenaren ordez. Hil oihalaren fintasuna eta dotorezia alde batera utzita, guztiz aipagarria da, halaber, inguruan duen mendela, lau itsasontzi baititu grabatuta. Hauetan kolore askotako hariak erabili dira ontzien zati desberdinak bereizteko: itsasontziek hiruna masta dituztela ikus dezakegu, lauki erako haize oihala, kofa eta bere gabia, banderaren masta, branka eta popaldean gaztelu bana, korasta lema, etab. M. Laburu eta J. C. Arbex jaunen ustez, XV. mendearen bukaeran eta XVI.aren hasieran Atlantikoan zebiltzan ontzi edo karraken irudi nahiko fidagarriak dira. Bizkaiko Nabarniz herrian dago hil oihal honen jatorria eta gaubeilan gorpua bildu nahiz estaltzeko edota hildakoa bere etxetik familiaren hilobira eramatean andak estaltzeko erabiltzen zen. Heriotzaren inguruan euskal kulturak lortutako aberastasunaren adibide garbia dugu honakoa, izan ere, hil oihalekin hildakoek itxura ona izatea lortu nahi zelarik, familiakoen eta auzoen aurrean batetik, baina, baita ere, beste mundura aurkezteko orduan, emakume ezkongai orok bere arreoan nahitaez izan beharreko osagaia zen, etxekoandre egindakoan bera izango baitzen etxeko hildakoei zor zitzaien kultuaren arduradun. Heriotzaren errituekin lotutako oihalak izan ohi ziren, hori dela eta, emakume baten arreoan baliotsuenak, bai hariaren eta ehutearen kalitatean eta bai edergarrietan.

Erreferentzia bibliografikoak

Arbex, Juan Carlos . Estudio en torno a la embarcación esquemática bordada en el sudario que se conserva en el Museo Arqueológico, Etnográfico e Histórico Vasco. Bilbao, http://www.euskal-museoa.org/public_data/pdf/investigacion/informe_jc_arbex_1995/index.html, 2005.

Jiménez, Mª Teresa; Mujika Goñi, Amaia. El sudario de Nabarniz , Cuadernos de Antropologia y Etnografía. Zainak , 18. 1999.

Jimenez, Ochoa de Alda, Maite. Etxeko euskal arroa: Gurutze-puntuko brodatuak. 2014ko Ondarearen Europako Jardunaldiak. Bilbao, http://www.euskal-museoa.org/public_data/pdf/investigacion/2014ko_Ondarearen_Europako_Jardunaldiak.Etxeko_Euskal_Arroa-Gurutze_Puntuko_Bridatuak/index.html, 2015. 168.

Azkue, R.M. Euskalerriaren Yakintza. Madrid, Espasa-Calpe, 1935, p. 271

Txostena 1995-1996 Memoria. Bilbao, Euskal Museoa-Museo Vasco, 1997, pg. 41-43

Nabarnizeko Andaizara = Sudario de Nabarniz , Orratz-lanak = Cuaderno de Bordados , 1. 1998.

Grande, Mario. Las artes populares en Vizcaya , Revista Vizcaya , nº 19 - 1962. 1962.

Bildumen Gida = Guía de Colecciones. Bilbao, Euskal Museoa-Museo Vasco, 2002, pg. 354-355.

Larrea Principe, Iratxe. El significado de la creación de tejidos en la obra de mujeres artistas. Bilbao, UPV/EHU, 2008, pg. 142-145

Multimedia galeria