EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Miguel Gomez Arriagaren erretratua

Uranga, Pablo

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
0264
Objektua:
Teknika eta euskarria:
Mihise gaineko olio pintura
Neurriak:
200 x 90 cm
Gaia:
Data:
1892 aldera
Sarrera-data eta -datuak:
1993. Vitoria-Gasteizko Arte eta Lanbide Eskola eskuratzea
Kreditua:
Arabako Foru Aldundia
Describapena

Erretratua da Pablo Urangak gehien landu zuen gaietako bat, baina enkarguz egiten zuen lana eta bere interesagatik gauzatzen zuena bereizi beharko genituzke, emaitzak desberdinak baitira, ikusiko dugunez. Esan daiteke erretratua dela, agian, margolariak marrazkian zein olioan lehenik gauzatu zuen gaia.

Obra honetan, Miguel Gómez Arriaga gasteiztar industrialaria erretratatu zuen (larrua ontzeko fabrika baten jabea zen), eta lana haren emazte Bonifacia Ruiz de Lezamaren erretratuarekin batera doa. Gaztaroko erretratu bat da, 1892koa, Uranga Parisen bizi zenekoa, nahiz eta udan Euskal Herria eta Arabako hiriburua bisitatzen zituen.

Enkarguz egindako obra bat da eta, beraz, estatus-erretratu bat, oso klasikoa, erretratu barrokoetan inspiratua. Hala ere, Urangak beti jakin izan zuen bere ukitu pertsonala ematen kolorean, egikeran eta, bereziki, erretratatuaren azterketa psikologikoan.

Gómez Arriaga zutik agertzen da, eskuetako bat mahai gainean jarrita. Mahai horretan zenbait liburu daude. Lebita beltz bat darama eta, horretan, alkandora zuria bereizten da. Atzealdean, gortina hori batek sakontasuna ematen dio obrari, eta gela apaintzen duen alfonbrak ere horretan laguntzen du. Artistak erretratatuaren nortasuna jaso nahi du, eta gizon dinamiko bat da obra honetakoa, hanketako mugimenduan eta aurpegian duen ezinegon-keinu horretan ikus daitekeenez.

Eraskuketak

1994-1995. Arte vasco hasta los años cincuenta en los fondos del Museo de Bellas Artes de Álava. Colección Pública III. Gasteiz, Amarica Aretoa. 1994/12/22-1995/02/26.

2012. Pablo Uranga. Elgetako bohemioa. Gasteiz, Arabako Arte Ederren Museoa. 2012/05/17-2012/09/16.

Erreferentzia bibliografikoak

GAYA NUÑO, Juan Antonio. Historia y guía de los museos de España. Madrid, Espasa Calpe, 1955, p. 774

BEGOÑA, Ana de; BERIAIN, Mª Jesús; MARTÍNEZ DE SALINAS, Felicitas. Museo de Bellas Artes de Álava. Vitoria-Gasteiz [cat.]. Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 1982, il. b/n. p. 77

GARCIA DÍEZ, José Antonio. La pintura en Álava. Vitoria-Gasteiz, Caja de Ahorros de Vitoria y Álava, 1990, p. 87, il. col. p. 86

ARREGUI BARANDIARAN, Ana. Pablo Uranga [cat.]. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 1992, p. 48, il. b/n. p. 225

ARREGUI BARANDIARAN, Ana. Pablo Uranga [cat.]. Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, Obra Cultural Kutxa, 1992, p. 48, il. b/n. p. 225

GOMEZ DE CASO, Mariano. 5 pintores vascos en Segovia [cat.]. Segovia, Caja Segovia, 1993, il. col. p. 38

Arte vasco hasta los años cincuenta en los fondos del Museo de Bellas Artes de Álava. Colección Pública III [cat.]. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 1994, p. 211, il. col. p. 114

Arte vasco hasta los años cincuenta en los fondos del Museo de Bellas Artes de Álava [cat.]. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 2001, p. 278, il. col. p. 158

PLAZAOLA, Juan. Historia del Arte Vasco III. Del Barroco al siglo XIX. Lasarte Oria, Etor-Ostoa, 2003, il. col. p. 717

ARREGUI BARANDIARAN, Ana. Pablo Uranga. Elgetako bohemioa = El bohemio de Elgeta [cat.]. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 2012, p. 62, p. 180, il. col. p. 109

Interneteko baliabideak

"Pablo Uranga Díaz de Arcaya [Biografía RAH]" [Kontsulta: 14/10/2022]

"Pablo Uranga [página web Museo BBAA de Álava]" [Kontsulta: 14/10/2022]

"Uranga Díaz de Arcaya, Pablo [Arteder. Museo de Bellas Artes de Bilbao]" [Kontsulta: 14/10/2022]

"Uranga Díaz de Arcaya, Pablo [Auñamendi]" [Kontsulta: 14/10/2022]

"Uranga Díaz de Arcaya, Pablo [Museo del Prado]" [Kontsulta: 14/10/2022]

Jatorria
  • Manso Ruiz de Lezama familiaren bilduma, Gasteiz
  • Dohaintza Arte eta Lanbide Eskolari, Gasteiz
  • 1957-1983. Arabako Probintzia Museoko gordailua (gaur egun Arabako Arte Ederren Museoa)
  • 1993. Arabako Foru Aldundiak erostea

Multimedia galeria