Peeter Sion (Anberes, Belgika, 1624 -- 1695), Barrokoko margolari flamenkoa izan zen, bere jaioterriko San Lucas gremioko maisu eta dekanoa. Erakunde profesional horrek artisten ikasketak eta karrerak eta artearen merkatua arautzen zituen. Arte industria garrantzitsu horren ekoizpenaren zati handi bat Espainiako merkatura eta bertako Amerikako kolonietara bideratu zen, Sevillako eta Cadizko portuetan ezarritako arte merkatarien bitartez. Izan ere, Espainian daude margolari horren lan ezagun gehienak, Malaga eta Valladolideko katedraletan edo Iruñeko Nafarroako Jauregian.
Judit eta Holofernesen historiaren ziklo osoa Peeter Sion-ek garatzen du sei olio-pinturatan kobrezko xaflen euskarri batean (erregistro-zenbakia, 3471-3476).
Laugarren sekuentzia honetan, gaueko eszena bat ikusten dugu, ilargiak goi-goian zerua argitzen duela. Eszena nagusian, bi pertsonaiak oparo hornitutako mahai batera eserita daude, jaten eta edaten, zerbitzariek artatuta eta pertsonaia ugariz lagunduta. Eszena gorena, oturuntzaren ondoren gertatzen dena, bigarren plano batean agertzen da, atzealdean, eskuinean; Holofernes, biluzik dago ohean, ardo gehiegi edan ondoren. Juditek egoera hori baliatzen du lepoa mozteko (Fernando Tabar, 2024)
2025. Peeter Sionen Judit eta Holofernesen historia bat, Arabako Arte Ederren Museoan. Gasteiz, Arabako Arte Ederren Museoa. 2025/02/20-2025/09/14.
CARAZO, Ander. Un pago en especie "fuera de mercado" , El Correo . 01/06/2024, pp. 36-37
CARAZO, Ander. El empresario Juan Celaya saldó con 85 cuadros una deuda de 4,3 millones con Hacienda , El Correo . 20/11/2024, p. 5
EZQUIAGA, Mitxel. La deuda fiscal "pagada" con obras de Goya y Arteta era de la colección de Juan Celaya , Diario Vasco . 20/11/2024, p. 76
TABAR ANITUA, Fernando. Peeter Sionen Judit eta Holofernesen historia bat, Arabako Arte Ederren Museoan. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 2024, il. col. p. 18, 19 (detalle)
ALBERTUS, Ramón. El maestro de Amberes con el que Celaya saldó su deuda . 21/02/2025, il. col. p. 36
"Una historia de Judit y Holofernes" toma Bellas Artes , Diario de Noticias de Álava . 21/02/2025, p. 49
Esku artean. Judit eta Holofernesen zikloa (6 pinturako sorta). Vitoria-Gasteiz, Zaharberrinkuntza Zerbitzua. Arabako Foru Aldundia, 2025.
BEGIRISTAIN, Edurne. Itun Zaharra trazu bidez , Berria . 25/03/2025, il. col. p. 24
RODRÍGUEZ DOMÍNGUEZ, José Manuel. "La serie de cobres flamencos del Obispado de Guadix", Cuadernos de Arte de la Universidad de Granada , 36. 2005, pp. 99-117
URRICELQUI PACHO, Ignacio J.. Arte y artistas en el Palacio de Navarra. Pamplona, Gobierno de Navarra, 2017, pp. 94-97, p. 210
"Peeter Sion [Wikipedia]" [Kontsulta: 08/11/2023]
"Los Goya, Arteta y Díaz Olano que saldan una deuda millonaria con Hacienda [Gasteiz Hoy]" [Kontsulta: 14/10/2024]