Peeter Sion (Anberes, Belgika, 1624 -- 1695), Barrokoko margolari flamenkoa izan zen, bere jaioterriko San Lucas gremioko maisu eta dekanoa. Erakunde profesional horrek artisten ikasketak eta karrerak eta artearen merkatua arautzen zituen. Arte industria garrantzitsu horren ekoizpenaren zati handi bat Espainiako merkatura eta bertako Amerikako kolonietara bideratu zen, Sevillako eta Cadizko portuetan ezarritako arte merkatarien bitartez. Izan ere, Espainian daude margolari horren lan ezagun gehienak, Malaga eta Valladolideko katedraletan edo Iruñeko Nafarroako Jauregian.
Judit eta Holofernesen historiaren ziklo osoa Peeter Sion-ek garatzen du sei olio-pinturatan kobrezko xaflen euskarri batean (erregistro-zenbakia 3471-3476).
Judit eta Holofernesen zikloko bigarren eszenan, Sionek Judit gazte alarguna aurkezten digu, Betuliako kaleetan. Zuziek argiztatuta, Juditen irudia konposizioaren erdigunean kokatzen da; neskameak laguntzen dio, hainbat tresna eramanez, baita herritar eta soldadu talde batek ere, horien artean Achior kapitaina, Judit agurtzera joan direnak. Jainkoaren asmoak betez, Judit Holofernes jeneral asiriarrarekin biltzen da bere kanpamentuan.
Aldez aurretik, pinturaren goiko ezkerraldean ikus dezakegunez, egileak aurreko gertaera bat kontatzen digu, non Judit aldare baten aurrean bere etxean otoitz egiten ikusten dugun, bere burua Jainkoari gomendatzen (Fernando Tabar, 2024)
2025. Peeter Sionen Judit eta Holofernesen historia bat, Arabako Arte Ederren Museoan. Gasteiz, Arabako Arte Ederren Museoa. 2025/02/20-2025/09/14.
CARAZO, Ander. Un pago en especie "fuera de mercado" , El Correo . 01/06/2024, pp. 36-37
CARAZO, Ander. El empresario Juan Celaya saldó con 85 cuadros una deuda de 4,3 millones con Hacienda , El Correo . 20/11/2024, p. 5
EZQUIAGA, Mitxel. La deuda fiscal "pagada" con obras de Goya y Arteta era de la colección de Juan Celaya , Diario Vasco . 20/11/2024, p. 76
TABAR ANITUA, Fernando. Peeter Sionen Judit eta Holofernesen historia bat, Arabako Arte Ederren Museoan. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 2024, il. col. p. 13, p. 14 (detalle)
ALBERTUS, Ramón. El maestro de Amberes con el que Celaya saldó su deuda . 21/02/2025, il. col. p. 36
"Una historia de Judit y Holofernes" toma Bellas Artes , Diario de Noticias de Álava . 21/02/2025, p. 49
BEGIRISTAIN, Edurne. Itun Zaharra trazu bidez , Berria . 25/03/2025, p. 24
Esku artean. Judit eta Holofernesen zikloa (6 pinturako sorta). Vitoria-Gasteiz, Zaharberrinkuntza Zerbitzua. Arabako Foru Aldundia, 2025.
RODRÍGUEZ DOMÍNGUEZ, José Manuel. "La serie de cobres flamencos del Obispado de Guadix", Cuadernos de Arte de la Universidad de Granada , 36. 2005, pp. 99-117
URRICELQUI PACHO, Ignacio J.. Arte y artistas en el Palacio de Navarra. Pamplona, Gobierno de Navarra, 2017, pp. 94-97, p. 210
"Peeter Sion [Wikipedia]" [Kontsulta: 08/11/2023]
"Los Goya, Arteta y Díaz Olano que saldan una deuda millonaria con Hacienda [Gasteiz Hoy]" [Kontsulta: 14/10/2024]