EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Achior Holofernesen kanpamentuan. Judith eta Holofernes zikloa. 1

Sion, Peeter

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
3471
Objektua:
Neurriak:
61 x 78,2 cm
Data:
XVII. mendearen bigarren erdia
Sarrera-data eta -datuak:
2022. Ematea. Tributu-zorren gauzazko ordainketa Arabako Foru Aldundiari
Kreditua:
Arabako Foru Aldundia
Describapena

Peeter Sion (Anberes, Belgika, 1624 -- 1695), Barrokoko margolari flamenkoa izan zen, bere jaioterriko San Lucas gremioko maisu eta dekanoa. Erakunde profesional horrek artisten ikasketak eta karrerak eta artearen merkatua arautzen zituen. Arte industria garrantzitsu horren ekoizpenaren zati handi bat Espainiako merkatura eta bertako Amerikako kolonietara bideratu zen, Sevillako eta Cadizko portuetan ezarritako arte merkatarien bitartez. Izan ere, Espainian daude margolari horren lan ezagun gehienak, Malaga eta Valladolideko katedraletan edo Iruñeko Nafarroako Jauregian.

Judit eta Holofernesen historiaren ziklo osoa Peeter Sion-ek garatzen du sei olio-pinturatan kobrezko xaflen euskarri batean (erregistro-zenbakia 3471-3476)

Hemen, Peeter Sionek, Itun Zaharraren kontakizunari jarraituz, Achior ammoniten kapitainak Holofernes jeneral asiriarrari egindako bisita kontatzen du. Ammonitak Siriako basamortuaren eta Jordan ibaiaren artean (gaur egungo Jordania) bizi zen tribu semita zen. Saiatzen da konbentzitzen setiatua duen Betulia hiria ez hartzeko, israeldarrak bere jainko ahalguztidunak babesten dituela argudiatuta. Froga gisa, Achiorrek marrazki bat erakusten dio, Egiptoko armada Itsaso Gorriaren igarobidean ito zeneko irudia erakusten duena, faraoia Israelgo herriaren atzetik zihoala. Holofernesek, suminduta, Betuliara bueltan bidali dezatela agintzen die bere gizonei, eta hango biztanleen patu bera izan dezala. Eszena nagusia osatzeko, Achior zuhaitz bati lotuta ikusten dugu, Betulia hiriaren aurrean, israeldarrak asiriarrak jazartzen dituzten bitartean (Fernando Tabar, 2024)

Eraskuketak

2025. Peeter Sionen Judit eta Holofernesen historia bat, Arabako Arte Ederren Museoan. Gasteiz, Arabako Arte Ederren Museoa. 2025/02/20-2025/09/14.

Erreferentzia bibliografikoak

CARAZO, Ander. El empresario Juan Celaya saldó con 85 cuadros una deuda de 4,3 millones con Hacienda , El Correo . 20/11/2024, p. 5

CARAZO, Ander. Un pago en especie "fuera de mercado" , El Correo . 01/06/2024, pp. 36-37

EZQUIAGA, Mitxel. La deuda fiscal "pagada" con obras de Goya y Arteta era de la colección de Juan Celaya , Diario Vasco . 20/11/2024, p. 76

TABAR ANITUA, Fernando. Peeter Sionen Judit eta Holofernesen historia bat, Arabako Arte Ederren Museoan. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 2024, il. col. p. 9, p. 12 (detalle)

ALBERTUS, Ramón. El maestro de Amberes con el que Celaya saldó su deuda . 21/02/2025, il. col. p. 36

"Una historia de Judit y Holofernes" toma Bellas Artes , Diario de Noticias de Álava . 21/02/2025, il. col. p. 49

BEGIRISTAIN, Edurne. Itun Zaharra trazu bidez , Berria . 25/03/2025, p. 24

Esku artean. Judit eta Holofernesen zikloa (6 pinturako sorta). Vitoria-Gasteiz, Zaharberrinkuntza Zerbitzua. Arabako Foru Aldundia, 2025, il. col.

Lotutako erreferentzien zerrenda

RODRÍGUEZ DOMÍNGUEZ, José Manuel. "La serie de cobres flamencos del Obispado de Guadix", Cuadernos de Arte de la Universidad de Granada , 36. 2005, pp. 99-117

URRICELQUI PACHO, Ignacio J.. Arte y artistas en el Palacio de Navarra. Pamplona, Gobierno de Navarra, 2017, pp. 94-97, p. 210

Interneteko baliabideak

"Peeter Sion [Wikipedia]" [Kontsulta: 08/11/2023]

"Los Goya, Arteta y Díaz Olano que saldan una deuda millonaria con Hacienda [Gasteiz Hoy]" [Kontsulta: 14/10/2024]

Dokumentuak
Jatorria
  • Juan Celaya Letamendiren bilduma
  • 2022. Ematea. Tributu-zorren gauzazko ordainketa Arabako Foru Aldundiari

Bistak.

Bistak erakusketan.