EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Aurreskua Begoñan

Pérez Villaamil, Jenaro

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
1990/3708
Objektua:
Sailkapena:
Gaiak:
Neurriak:
28,2 x 38,5 cm
Data:
1844
Describapena

Genaro Perez de Villaamil-ek 1844ko irailaren 12an "La España Artística y Monumental" obrarako aurre marrazkiak egiteko -Parisen hasi eta Bilbo eta Gipuzkoatik ibili eta gero Iruñera eraman zuen bidaiaren barruan-, Bilbora egin zuen bisitaldian jatorrizkotik hartutako marrazkia dugu. Egun horretan bertan, bere egunkarian dioen bezala, Villaamilek Portugaletera itsasontziz egindako bidaia baten marrazkiez gain, San Anton, San Frantzisko eta beste Bilboko eliza batzuen (Santiagokoa ziurrenik) irudiak hartu zituen.

Marrazkiak behe ezkerraldean eskuz idatzitako oharra dauka: "3. liburukia, 8. koardernoa, zk. 32". Egia esan, estanpaziorako litografia baten eskema bat besterik ez da, Bichebois-ek jasoa eta "La España Artística y Monumental. Vista y descripción de los sitios y monumentos más notables de España" obrako III. liburukian argitaratua. Genaro Perez Villaamilek zuzendutako eta gauzatutako lan hau (Patricio de la Escosurak idatzitako testuekin) Parisen, 1842 eta 1850 urteen artean, argitaratu zuen Lemercier-ek eta editatu A. Hauser-ek.

Begoñako aurreskuaren litografia eta Bilbon, Gipuzkoan eta Nafarroan egindako bidaiatan egindako gainerako estanpak 1850. urtean argitaratutako III. liburukian jaso ziren.

Villaamilen lan osoan, mugimendu erromantikoaren ezaugarri nabarmenak ageri dira: aipagarria da arkitektura-handitasunarekin batera ohituragiroaren bilaketa; azken hau tokien eta jendearen zeregina eta bizitza jasotzen dituzten irudien bidez lortzen du.

Eraskuketak

2000. Bilboko Estanpak / Estampas de Bilbao. 1575 -1860. . 2000/03/14-2000/06/25.

2002. Bildumak / Colecciones. , Euskal Museoa-Museo Vasco. 2002/05/21-2002/08/04.

2025. El espíritu de Bizkaia. Bilbao, El Museo Diocesano de Arte Sacro de Bilbao. 2025/12/15-2025/05/05.

Erreferentzia bibliografikoak

Bildumen Gida = Guía de Colecciones. Bilbao, Euskal Museoa-Museo Vasco, 2002, p. 410

Arias Anglés, E. El paisajista romántico Jenaro Pérez de Villaamil. Madrid, Instituto Diego Velázquez, CSIC, 1986.

Ramon de Oleaga. Bilbao artistica y monumental. La visita de Villaamil , Bidebarrieta, Revista de Humanidades y Ciencias sociales de Bilbao , 14. 2003, pp 246-262