Tintazko bi harrirekin litografiatutako irudia, paper abitelatu gainean estanpatua. Gipuzkoako Azpeitia herriko Loiolako santutegiaren ikuspegia erreproduzitzen du. Oinean, izenburua dago, frantsesez eta gaztelaniaz: "St. Ignace de Loyola. Vue prise de la route d'Azpeitia / Sn. Ignacio de Loyola. Vista tomada del camino de Azpeitia". Goiburuan, jatorrizko argitalpenaren erreferentzia eta hartan duen kokapenarena: "Las Provincias Vascongadas. 1ere. Partie, Guipuzcoa".
Oihaleztatuta dago eta ertzetan ebakita, irregularki.
Irudi hori "Album des deux Frontières. Vues des environs de Bayonne et de St. Sébastien" edo "Les Provinces Basques Illustrées. Vues et Costumes" lanekoa izan daiteke. Bi argitalpen horiek Hélène Feuillet (Baiona 1812 - Biarritz 1889) eta Blanche Hennebutte (berez Feuillet, Paris 1815 - Biarritz 1886. Charles Henri Hennebutte editorearekin ezkondutakoa) ahizpenak dira, marrazkilaria eta margolaria lehena, eta litografoa bigarrena. Bi lan horiek emanaldika egiteko sail moduan sortu ziren, litografiek eta testuek osatuta. Albumaren formatuan, erosleak azaleztatu edo josi behar zituen.