EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

"Bilbao. Los Altos Hornos del Desierto"

Hauser y Menet - 1892

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
1981/3375-3
Objektua:
Gaiak:
Neurriak:
16 x 21,5 cm imagen en hoja de 25'5 x 32 cm.
Data:
1892
Describapena

Zuri-beltzeko irudi fotografikoa, paper zuri abitelatu gainean estanpatua. Bilboko Labe Garaien ikuspegi bat erakusten du (Nuestra Señora del Carmen, garai batean), Desertun, Barakaldon, eskuineko ertzetik egindakoa. Itsasadarrean itsasontziak daude. Oinean izenburu hau du: "Bilbao. Los Altos Hornos del Desierto". Irudiaren gainean, goiko eta ezkerreko angeluan, data dago (1892), eta eskuinekoan, sailaren barnean duen zenbakia (192). Oinean, egilea aipatzen da. Bizkaiaren industrializazio prozesuko lantegi garrantzitsuenetako baten instalazioak ikusten dira irudian: Altos Hornos y Fábricas de hierro y acero de Bilbao (Bilboko Labe Garaiak), lehenago Nuestra Señora del Carmen. Fabrika nahiko modernoa zen, 1854 inguruan eraikiarazia Ybarra Hermanos y Compañía sozietateak. Bertan instalatu ziren mundu osoan erabili ziren aurreneko Chenot labeak eta ia bakarrak: burdina gozoa ekoizteko sistema bat, labe garaia eta fintzea erabili behar izan gabe. Gero, sozietateko kide izatera igaro ziren José Vilallonga, Mariano Vilallonga, Cristóbal de Murrieta eta José Javier Uribarren, Ybarra Hermanos y Compañíarekin batera. 1882an, Nuestra Señora del Carmen, modernizatuta, Altos Hornos y Fábricas de hierro y acero de Bilbao (Bilboko Labe Garaiak) bihurtu zen, hamabi milioi eta erdi pezetako kapitalarekin. 1902an, Altos Hornos de Bilbao, La Vizcaya eta Iberia fusionatu egin ziren eta Sociedad Anónima Altos Hornos de Vizcaya eratu zuten. Kapitala 32.750.000 pezetakoa zen. Madrilgo Hauser y Menet etxea Espainian fototipian aritzen zen inprenta hoberentzat jotzen zen. Perfekzio handia lortu zuen, gardentasun handiko irudi orriak eta posta txartelak editatzen. Madrilgo argazkiak zituen album bat kaleratu zuten hasieran, eta gero Espainiako hirien eta monumentuen ikuspegiak zituzten koadernoak, "España Ilustrada" izeneko proiektuan. Lan horretarako erabilitako klixe fotografikoak murriztu egin zituzten eta posta txartelak editatzeko erabili. Horretan ere aitzindaria izan zen etxe hau.

Multimedia galeria