Koloreetan litografiatutako kartela. Lehenik miliziano bat ageri da, bizkarrez, hainbat heziketa jarduera egiten ari diren gazte batzuei begira: soinketa, marrazketa, pintura... Goiko eta eskuineko angeluan, eraikin baten irudia dago. Izenburua: "Asistencia Social" eta "Casa del Huérfano del Miliciano".
Lehen Eusko Jaurlaritzako Gizarte Laguntzako Sailak propaganda egiteko editatutako kartela da. Sail horren burua Juan Gracia sozialista zen. Hain zuzen, Milizianoaren Umezurtzaren Etxearen publizitatea egiteko zen, 1936ko urriaren 23ko aginduaren bidez sortutako zerbitzua (1936ko urriaren 26ko EHAAn kaleratutakoa). Helburua zen 16 urtetik beherako neska-mutikoen beharrei erantzutea, 36ko gerrako ekintzetan hildako soldaduen eta milizianoen seme-alabei, gizarte eta heziketa laguntza emanda.
Aipatutako agindu horren kariaz, Begoñako moja karmeldarren konbentua konfikatu zuten, Santutxu kalearen 14.ean, erabilera horretarako baliatzeko. Eraikin eta lursail horiei, erabilera horretarako behar bezala egokitzeko, finka mugakideetako leku berriak gehitu zizkieten 1937ko urtarrilean eta maiatzean. Gai honekin lotuta, bereziki ezaguna da ospe handiko euskal artista batzuek (Isidoro Guinea, Alberto, José eta Ricardo Arrue anaiak, Antonio Guezala, Jenaro Urrutia, Nicolás Martínez Ortiz, Félix Arteta eta Julián Tellaeche, Manuel Basterra, Moisés Huerta, Lucarini, besteak beste) hura apaintzen parte hartu izana. Prestatzeko zirriborro batzuk baino ez dira gelditzen, muralak suntsituta gelditu baitziren oste frankistak Bilbon sartu zirenean 1937ko ekainean.
2017. Bilboren erorketa, lehen planoan / La caída de Bilbao, en primer plano. , Euskadiko Artxibo Historikoa / Archivo Histórico de Euskadi. 2017/06/19-2017/08/11.
Boletín Oficial del País Vasco , Nº 18 de 26/10/1936. 1936.
Boletín Oficial del País Vasco , Nº 120 de 05/02/1937. 1937.
Boletín Oficial del País Vasco , nº 207 de 03/05/1937. 1937.
Arrien, Gregorio; . El primer exilio de los vascos: Cataluña 1936-1939. Barcelona, Fundación Ramón Trias Fargas; Fundación Sabino Arana Kultur Elkargoa, 2002.