Kanpokoa. Landako eszena. Errepublika plaza, orain arte dantzaldi tradizional eta bizien agertokia, argazki honetan aberez beteta dago. Behiaren familiako 50 abelburu baino gehiago dira, bertakoak, eta bertan nagusi dira gaztaina-kolore ilunak eta adar pigmentatuak, adarraren jatorria zuria dutela. Animalien inguruan, tratuan ari direnak daude. Denek txapela daramate, batzuek brusa eta beste batzuek jaka.
Iturri publikoa legokeen tokiaren parean, zutoina, iragarki batekin (ikusi ABA-00034).
Udaletxearen fatxadako pintura berriak eta argiteria publikorako linea elektrikoak 1906 ondorengoa dela erakusten digute (ikusi, Begoña 1900).
Abaitua, Eulalia; Jimenez Ochoa de Alda, Maite. Begoña 1900. Errepublika eta Santutegia = República y Santuario. Bilbao, Euskal Museoa-Museo Vasco, 2005. 281 h, p. 134-135
Jimenez Ochoa de Alda, Maite. Conferencia Abaitua & Begoña. Una geografía fotográfica. Bilboko Euskal Museoa, 2019.
"Bilbaopedia" [Kontsulta: 2014]