Ramón de la Sotak Fausto Ibáñez de Aldecoari igorritako gutuna, Bilbotik Lekeitiora, hark gomendatutakoa Euskadunara galdaragile ikastun modura bidal dezakeela adieraziz, baina jakinarazten dio hamasei urte betetzetik gertu egotea ezinbestekoa dela. Goiko ertzean, ezkerraldean, enpresaren idazpurua eta anagrama daude inprimatuta. "Sota y Aznar, Steamship & Iron ore Mine Owners. Bilbao" 1910eko abenduaren 16an datatua. 2 orri.