EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

'Calderón' ontziaren erretratua

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
B-1126
Objektua:
Teknika eta euskarria:
Olio mihisean, markoarekin
Neurriak:
Mihisea: 69 x 99cm (L/Z) Markoa: 80 x 110cm (L/Z)
Garaia:
XIX. Mende amaiera
Kreditua:
Itsasmuseum - MacAndrews & C. L.-en komodatoa
Describapena

Calderón lurrunezko zama-ontziaren erretratua. Ontzia itsaso zabalean nabigatzen ageri da, branka aldetik ikusita, istribor aldea agerian duela. Konposizioak ontziari ematen dio protagonismo osoa, eta haren proportzioak nahiz eraikuntza-xehetasun nagusiak zehaztasun handiz irudikatzen ditu. Bereziki nabarmentzen dira okre koloreko tximinia, zamalanetarako aparejua duten mastak eta altzairuzko kroskoa, ur gaineko zatia beltzez margotuta eta ur azpikoa gorriz margotuta. Olatu leuneko itsasoak eta tonu urdinxkako horizonte garbiak giro lasaia sortzen dute, eta ontziaren erretratuaren izaera dokumentala indartzen dute. Koadroa beheko eskuineko angeluan sinatuta ageri da; Badaurran? irakur daitekeela dirudi.

Calderón lurrunezko kargaontzia 1869an eraikia izan zen 1869an Liverpool-en, Serapio Acebal ontzi konpainia asturiarrarentzat. 'Calderon' ontzia eta konpainiaren gainontzeko ontzien nagustiza Robert MacAndrews britaniar elkartearen esku zeuden, asturiar merkataritza etxea erabiltzen zuelarik espainiar merkataritzan sartzeko. 1872an etxe brianiarrak Sevillako M. Saenz konpainiaren kontrola eskuratu zuen eta Serapio Acebal ontzi-enpresaren ontziak, Calderon ere barne zelarik, Sevillako konpainiaren esku geratu ziren.

Jatorria

MacAndrews onbtzi-konpainiak komodatoan emana

Multimedia galeria