EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Arkatza

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
1990/2206
Objektua:
Sailkapena:
Gaiak:
Neurriak:
L= 17,8 cm; D=0,8 cm
Data:
1934
Etiketak
Describapena

"Hispania" etxeko eta 2. zenbakiko arkatzen bi sorta. Bakoitzak, zehazki, hamabi pieza ditu. Arkatzak zilindrikoak dira eta beltzez margotutako zurarekin eginda daude. Barnean, grafitozko mina daukate. Berriak dira, estreinatu gabe daude eta, hortaz, idatzi ahal izateko punta ez zaie zorroztu. Gorputzean, urre koloreko letrekin, marka dute: "1934. Hispania. Nº 2. Ceder". Sorta bakoitza itxi edo biltzeko, koloretan inprimatutako paper zigilu bat dago, fabrikatzailearen izena jasotzen duena: "Hispania. Fábrica de Lápices". Hispania Fábrica de Lápices sozietate mugatua Ferrolen eratu zuen, 1934an, Alberto Fernández Martín buru zuen bazkide talde batek. Grafitozko mina eta koloretako arkatzak, altzairuzko lumatxoak eta kautxuzko orraziak egiten zituen. Arrakasta handiena izan zuen produktuetako bat Johan Sindel markako arkatza izan zen (lantegiko zuzendari teknikoaren izena). Zedroki amerikarraren kalitatearengatik eta grafitozko minarengatik oso baloratua zen. 40ko hamarkadan une goren eta bikainak bizi izan zituen, baina mendearen bigarren erdian izan zen lehia handiak bere zabalkundea amaitu zuen, eta azkenik 1986an ateak itxi zituen.

Multimedia galeria