EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

"Vista de la MN y ML Villa de Bilbao en el Señorio de Biscaya"

Morony, Thomas

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
1981/0112
Objektua:
Beste izendapen batzuk:
Tremo. Trumeau
Sailkapena:
Egileak:
Gaiak:
Neurriak:
Marco: A= 78 cm; An= 90 cm
Data:
1784
Describapena

Data eta sinadura duen akuarelatutako lan hau marrazkia da, eta Bilbok XVIII. mendeko bigarren zatian zuen hiriantolaketaren irudia erakusten digu. Azaltzen zaigun hiriaren ikuspegi horrek, marrazkiaren marra geometrizatuak eta azpialdeko kartelak, eraikuntza erlijioso eta zibil garrantzitsuen izendegi eta tituluekin, garaikoak ziren grabatuen formak eta teknikak gogorarazten dizkigute, 1756an, Londresen Edward Nairne-k argitaratutako Bilboko irudia hain zuzen ere, agian, haren oinordeko izan daiteke hau. Hala ere, aurreko irudiari xarmangarritasunez eta xalotasunez betetako girotzea erantsi dio; irudi topografikoaren eta fisikoaren hoztasuna gaindituz, itsastar eta merkataritzarako izaera laburbiltzen duten hiri baten bizitzan eta egunerokotasunean murgiltzen gaitu (hirira iristen diren mando ilaratan eta urak zeharkatzen dituzten taxu handiko itsasontzietan islatua), festa gogoak, zezenketak eta alde zaharrean izaten diren dantzak lagun, zehazten duen hiria alegia. Xehetasunek aditzera ematen digute hirian bizi izandako testigu zuzen baten eskua zegoela tartean. Aurrekoaren haritik badirudi, XVIII. mendean Morony izeneko merkatari-familia bat bizi zela hirian eta "Tomas Moroni" izeneko Kontratazio Etxearen bazela kontsul bat 1790. urtean, beti ere Teofilo Guiard-ek "Historia del Consulado y Casa de Contratación de Bilbao..." liburuan esandakoaren arabera.

Horrelako marrazkiak, badirudi, ugariak izan zirela Bilbon XVIII. mendearen bigarren aldian; ziur aski, modak ezarritako eskaerengatik. Marrazkietan hiriaren irudi fisikoa aldatu gabe ikus daiteke, eta dauden aldaketak ageri diren giro irudietan aurki daitezke. Horrela, museoak berak badu Francisco Antonio Richter-ek sinatutako beste marrazki bat (Hirian finkatutako beste merkatari familia batena), eta beste lan batzuetan antzerako irudiak marraztutaagertzen dira, bata gainera Thomas Morony berak sinatua, 1777an eta Agustin de Arechavala jaunari eskainia.

Moronyren marrazki hori eta aipatutako Richter-ena museoan dira Ramon de la Sota y Aburto jaunaren testamentariatik etorrita, biak "trumó" edo "tremo" izendatuak, badirudi izenak azpialdeko ispiludun marko baten egoteari erantzuten diotela.

Eraskuketak

1989. Bizkaia 1789-1814. La época de Carlos IV. , Foru Agiritegia - Archivo Foral. 1989/04/13-1989/05/31.

1991. Zezen mundua Bizkaian / Los toros en Bizkaia. . 1991/05/20-1991/06/29.

2000-2001. Bilbao. Portua eta azoka / Bilbao. Puerto y mercado. , Ondare Aretoa-Sala Ondare. 2000/11/28-2001/01/31.

2003. Bilbao en las Revistas ilustradas. 1843-1900. . 2003/02/24-2003/05/05.

2010. Taurus. Mitotik erritualera / Taurus. Del mito al ritual. . 2010/06/07-2010/09/05.

2011. Merkatariak eta Merkatu-gaiak. Kontsulatuaren 500 Urteurrena / Mercaderes y Mercaderías. 500 aniversario del Consulado. . 2011/10/11-2011/12/31.

Erreferentzia bibliografikoak

Bildumen Gida = Guía de Colecciones. Bilbao, Euskal Museoa-Museo Vasco, 2002, pp 408-409

Bizkaiko Txakoliña. CD. Bilbao, Diputación Foral de Bizkaia - Departamento de Agricultura, 2010.

Multimedia galeria