EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Bayonne: marché aux grains

Imprimerie Lemercier et Cie (Paris)Hennebutte, Blanche (París, Francia, 1815 - Biarritz, Francia, 1886)c. 1850

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
P-002441
Objektua:
Teknika eta euskarria:
Koloretako litografia paperean
Neurriak:
23,3 x 30,2 cm
Gaia:
Data:
c. 1850
Garaia:
XIX. Mendearen seigarren hamarkada
Kreditua:
San Telmo Museoa
Describapena

Baionako ale merkatua eta portua irudikatzen dituen litografia. Blanche Hannebutte pintore eta ilustratzaile frantziarrak marraztu eta grabatu zuen. Blanche Feillet zuen jatorrizko izena, baina ezkondu zenean Charles Hennebutte senarraren abizena hartu zuen. Gizona inprimatzailea eta argitaratzailea zen Baionan. 1857 inguruan, Blanche Baionako Marrazki eta Pintura Eskolako zuzendari izendatu zuten, eta 1858an marrazketa (eskaiola eredua, figura eta paisaia) eta marrazketa apaingarri eskolak eman zituen Baionako Association Philomatique erakundean. Album des deux frontières. Description des environs de Bayonne et de Saint Sebastien (c. 1850) obra argitaratu zuen senarrarekin batera, eta litografia hau bertan jasota dago.

Bere ahizpa Hélènerekin batera, margolaria bera ere, XIX. mendeko artistarik emankorrenetakoak izan ziren arlo horretan, baita aitzindariak ere. Euskal Herriko turismoa sustatzeko Charles Hennebuttek abian jarritako proiektu guztietan aritu ziren biak, bere publikazioen ilustrazioak eginez. Litografia gehienetan elementu etnografikoak eta garaiko ohiturak nahiz janzkerak irudikatu zituzten. Hennebutte ahizpen marrazki eta grabatuak Euskal Herrian turismoa sortu eta garatzen hasi zeneko garaiaren lekuko dira.

Eraskuketak

2010. San Telmo Museoa. Zatoz ezagutzera - Ven a conocerlo. Donostia-San Sebastián, KUTXA aretoak Boulevard. 2010/08/06-2010/09/05.

2021-2022. BAGINEN BAGARA. Donostia, San Telmo Museoa. 2021/11/27-2022/03/13.

Lotutako erreferentzien zerrenda

Hennebutte, Charles; Hennebutte, Blanche. Description des environs de Bayonne et de Saint-Sébastien / par Ch. Hennebutte; illustrations par Melle Hélène Feillet, Mme B. Hennebutte née Feillet. Baiona, Chez Chs. Hri. Hennebutte, c. 1850, [Obra osoa digitalizatuta: https://www.euskalmemoriadigitala.eus/handle/10357/5296?mode=simple]