Tarotaren jokorako karten sorta. Zalantzarik gabe, ezagutzen den zaharrena da, eta bere helburua da, sinboloen bidez, pertsona baten iragana, oraina eta geroa interpretatzea.
"Euskal Tarot Mitikoa - Tarot Mítico Vasco" izena duen karta-sorta hau 78 kartak eratuta dago (22 "Arkano nagusiei" dagozkie eta beste 56ak "Arkano txikiei"), tarot klasikoaren lineari jarraitzen dio eta euskal mitologiarekin lotutako figurak erabiltzen ditu: Mateo Txistu, Mairu, Lur, Anbotoko Dama, Jaun Zuria, San Martin Txiki, artzaina eta lamina, Mari, Etxeko Andre, Basajaun, Itzularri, Jentila, Zintzilikatua, Eria... Paloen figurek eguzki-lorea irudikatzen dute (urreak), historiaurreko kopa bat (kopak), silexezko ezpata landu bat (ezpatak) eta makila bat (bastoiak).
H. Fournirrek editatutako karta-sorta da, Gasteizen, 1982an, Ángel Elviraren jatorrizko marrazkietatik abiatuta. Maritxu Gulerrek idatzitako jarraibideen eskupapera du.