EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Compañía Euskaldunak egindako itsasontzien zerrenda

Astilleros Españoles S.A.. Olabeagako Faktoria (Bilbao)Astilleros Euskalduna (Bilbao)1902-1973

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
1990/4393
Objektua:
Neurriak:
1. 10,5 x 16 cm (plegado) - 51,2 x 15,7 cm (desplegado) 2. 13 x 18,5 cm (plegado) - 52 x 18,5 cm (desplegado)
Data:
1902-1973
Describapena

Bi dokumentu, formatu eta aurkezpen desberdinekoak, baina gai berberekoak: Bilboko Compañía Euskalduna de Construcción y Reparación de Buques enpresak egindako itsasontzien zerrenda.

1. Zabaldu daitekeen dokumentua, oihalez estalitako paperean. Bertan, 1 eta 102 zenbakien artean, 1902 eta 1933 artean eraikitako itsasontziak zerrendatzen dira. Izena, ezaugarriak, ontzijabea, egin ziren urtea... ageri dira. Euskalduna etxearen ikurra duen idazpurua du.

2. Zabaldu daitekeen dokumentu plastifikatua. 156 eta 263 zenbakien artean, 1962 eta 1973 artean eraiki zituzten itsasontziak zerrendatzen dira. Azalean, enpresaren izena dago jasota. "Astilleros Españoles S.A. Factoría de Olaveaga. Bilbao".

Euskalduna enpresa Bilbon sortu zuen, 1900. urtean, Ramon de la Sota jaunak. 1969an, Euskalduna enpresa, Sociedad Española de Construcción Naval eta Astilleros de Cádiz fusionatu eta gero, Astilleros Españoles S.A. sortu zen, Industriako Institutu Nazionalarena. OIabeagako fabrika garai bateko Euskalduna enpresarena zen.

Multimedia galeria