'Portu' gangila itsasoan. Portu Euskalduna ontziolan eraiki zuten lehenengo itsasontzia izan zen. 1902an eraiki zuten Bizkaiko Labe Garaiak konpainiaren enkarguz. Gangilak itsasontzi bereziak dira, portuan ibili ohi dira eta batez ere, hondakinak biltzeko erabiltzen dira. Barrukaldean gordailu nagusia dute, eta hormak isolatuta daude kroskotik. Atea edo tranpola dute beheko aldean. Horrela, gordailua zaborrez edo sarraz (Labe Garaietako hondakinak) bete ondoren, gangilak Itsasadarretik aldendu eta gordailua husten zuen itsasoan, uhatea irekita.
Akuarelak itsas eszena bat erakusten du, giro lainotsu eta malenkoniatsuan. Lehen planoan Portu gangila nabigatzen ageri da, trazu fin eta gris zein tonu urdinxken paleta soilez irudikatua. Ontzia profilez ageri da, ababorreko banda ikusgai utziz. Bere silueta baxu eta luzangak olatua irmotasunez zeharkatzen du; masta lirainak eta kea darion tximinia ilunak haren izaera industriala eta portuko lanerako eginkizuna agerian uzten dituzte. Bandera xume dabil popan, eta brankak itsaso zakarra zeharkatzen du, pintzelkada leunez adierazia. Atzealdean, ia laino artean lausotuta, tamaina handiagoko ontzi bat ageri da, popa aldetik ikusita. Artelanaren beheko eskuineko angeluan egilearen sinadura ageri da: JC Arbex, 00 (Juan Carlos Arbex, 2000).
Portu gangila Euskalduna Ontziolaren 1. eraikuntza izan zen. 1902an uretaratu zen Bizkaiko Labe Garaiak konpainiarentzat, eta batez ere industria-zepak garraiatu eta isurtzeko erabili zen. Gaur egun Itsasmuseumeko bildumaren parte da. Erdialdean barne-depositu handi bat dauka, zeinaren hormak egituraz isolatuta baitaude gainerako kroskotik. Deposituaren hondoan, kubiertatik aktibatzen den beheko konporta bat dauka. Zepaz betetakoan, gangila itsasadarretik kanpora joaten zen, eta han deskarga egiten zuen hondoko konporta irekiz eta materiala itsasora isuriz.