Museotik Bisita birtual Durangoko Arte eta Historia Museoa
Durangoko Arte eta Historia Museoa
Durangoko Arte eta Historia Museoak Etxezarreta Jauregian du egoitza, XVIII. mendean Jose Joaquin de Echezarretak eraikia.
Museoak bi arlo biltzen ditu: Historiarena, Durangoko historia biltzen duena, historiaurretik gaur egunera arte; eta Artearena, euskal arte moderno eta garaikidearen pintura erakusketa bikaina irudikatzen duena, Regoyos, Zubiaurre, Zumeta, Herrero, Ibarrola, Balerdi eta beste artista batzuen lanekin. Gainera, aldi baterako erakusketak antolatzen dira, bai arteari buruzkoak, bai historiari buruzkoak.