Umeen burukoa, tulezko ehunez egindakoa; kokotsean ixten da setazko krepe zintekin. Tularen gainean bodokeak eta hiru lore moten aplikazioa tafeta gainean. Ertzetan, oihal tartekiaren aplikazioa eta tulezko ehun bikoitzeko hegala. Apaindura osatzeko, bi lazo bikoitz, bat garondoan eta bestea bekokiaren gainean. Ricardo Bastida (Bilbo, 1879-1953) udal arkitektoaren familia etxebizitzatik iritsi zen Museora, Bilboko Ertzilla kalearen 1.ean, 1. solairuan (Arbolantxa-alde).
VV.AA. Ricardo de Bastida, arquitecto. Bilbao, Colegio Oficial de Arquitectos Vasco Navarro. Delegación de Bizkaia , 2002.