EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Trianoko Meatze-Trenaren bagoien zamalekua

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
B-1600
Objektua:
Beste izendapen batzuk:
Bagoi-zamaleku goratua
Teknika eta euskarria:
Modelismoa
Neurriak:
79 x 117 x 60 cm (Alt/L/Z)
Data:
1880 inguruan
Garaia:
XIX. Mende amaiera
Sarrera-data eta -datuak:
2019ko uztailak 1
Kreditua:
Itsasmuseum Bilbao - Bizkaiko Foru Aldundiaren komodatoa
Describapena

Trianoko Meatze-trenaren bagoein zamalekuaren maketa historikoa da. XIX. mendearen amaieran eraiki zen, benetako kargagailua eraiki zen garaian. Maketak kargagailuaren egitura egurrezkoa erakusten du, gurutze sistemarekin indartua. Era berean, osagarrien elementuak eta karga-prozesua egiteko beharrezko mugimenduak ahalbidetzen dituzten mekanismoak xehetasunez erreproduzitzen ditu, itsas maila eta ontziaren tamaina kontuan hartuta.

Trianoko Meatzari Trenbidea Bizkaiko lehenengo trenbide meatzaria izan zen. Bizkaiko Foru Aldundiak 1865ean eraiki zuen Triano mendietako burdin mea garraiatzeko helburuz, Bilboko Itsasadarreko kargagailuetara. Dirudienez, proiektua Antonio de Goikoetxea arkitektoari eman zitzaion, eta beraren heriotzaren ondoren, zuzendaritza Guillermo Goitia Olaeta ingeniari industrialak hartu zuen. Seguruenik, zamalekua ere zuzendari ingeniari Guillermo Goitiak proiektatu zuen. Punta de San Nicolás-en kokatua zegoen, Sestaon, San Francisco del Desierto "La Mudela" fabrikaren inguruan.

Multimedia galeria