Erdian heldulekua duen otar obalatu eta ahurra, gaztain egurrezko zumitzak gurutzatuz artisau erara egindakoa.
Bizkaiko Portugalete eta Santurtziko sardina saltzaileek erabiltzen zuten portu horietatik abiatu eta Bilboraino oinez egiten zituzten bidaietan arrain freskoa, sardina nahiz antxoak, garraiatu eta saltzeko. Horretarako, saltzaileek oihalezko burute bete bat eraman ohi zuten eta gainean otarra, oreka ederrean, oihuka beren salgaiaren bikaintasuna adierazten zuten bitartean. Hemendik dator kanta ezaguna: "Desde Santurce a Bilbao...".
Museora otar hau ekarri zutenek sardinak erretzen ziren taberna batetik jaso zuten, Santurtziko Kaialde tabernatik, 1970 inguruan.
Txostena 1995-1996 Memoria. Bilbao, Euskal Museoa-Museo Vasco, 1997, p. 31
Bildumen Gida = Guía de Colecciones. Bilbao, Euskal Museoa-Museo Vasco, 2002, p. 230