Koloreetan inprimatutako planoa, Bilboren eta haren inguruen lurraldea irudikatzen duena, lehen karlistaldian, Hiriaren inguruan, 1835ean, egin zituzten operazio militarrak zehaztuta. Izenburua oinean dago: "Plano topográfico de Bilbao y sus inmediaciones durante el 1 sitio en 1835". Beheko eta eskuineko angeluan, eskala grafikoa dago, Gaztelako oinetan. Planoaren erreprodukzio modernoa, izenburu horrekin berarekin Antonio Piralaren lanean, "Historia de la Guerra Civil y de los partidos liberal y carlista. Tercera edición corregida y aumentada con la historia de la Regencia de Espartero", kaleratu zena . Felipe Gonzalez Rojasek editatu eta inprimatu zuen, Madrilen, 1889 eta 1891 artean, hiru liburukitan.Plano hau, hain zuzen ere, lehen liburukikoa da, 1889an kaleratutakoa.