Nekazaritzako lanabesa, animaliek tiraka erabiltzekoa. Plataforma trapezoidal bat du, 21 ohol esturekin egindakoa. Alde laburrean, burdinazko xafla baten bidez beheko aldean sendotuta dagoen ohol baten bidez elkartuta daude oholak. Burdinazko zirrindola bat du, zaldiei lotzeko. Oholak batzea indartzeko, bi zeharreko ditu iltzatuta goiko aldean. Oholek, beheko aldean, hortzak dituzte, ebakitzeko elementu moduan.
Zerealaren alea lortzeko erabiltzen zuten. Narra behin eta berriz birarazten zen zereal ebaki eta larrainaren gainean zabalduan, buruak aletu eta alea azaletik askatzen zen arte. Lan honetan, pisua funtsezkoa zen. Eultzilaria gainera igota ibiltzen zen, eta ohikoa izaten zen harriak jartzea plataformaren gainean edo haur batzuk igotzea gainera.