EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

"Mercería Sabas" dendako kartela

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
2010/1608
Objektua:
Sailkapena:
Gaiak:
Neurriak:
A = 67 cm; L = 270 cm
Data:
Circa 1920
Etiketak
Describapena

Beira ijeztuzko euskarria, beltz kolorean tindatutako oinarri baten gainean, jatorrizko saltokiaren izena eta hura zegoen kalearen zenbakia adierazten dituena: "41D.oo SABAS 41 D.oo". Letrak, Clarendon motakoak, urre kolorean margotuta daude, distira eta distiragabea konbinatzen, eta horrek hiru dimentsioko efektua ematen die. Landare motako apaindura arin bat dute eskulekuan. Egitura eta zurezko laukia ditu, beltz kolorean margotua. Jatorrizko saltokiaren, Mercería Sabas dendaren, atearen gainean zegoen kokatuta, Bilboko Artekale kalearen 41.ean. 1875ean sortu zuen Sabas Esparza Víak. Sabas Esparza 1891n ezkondu zen Dionisia Basañez Abaituarekin. Senar-emazteek 8 seme-alaba izan zituzten, eta Sabas hil zenean negozioa jarauntsi zuten. Hartara, 1933tik aurrera, enpresaren izendapen soziala aldatu eta Hijos de Sabas Esparza jarri zuten. Dendaren zuzendaritza Luis Esparza Basañez (Bilbo, 1891-1965) semearen esku gelditu zen, eta bere ondoren Begoña Esparza Arrupe alaba aritu zen. Luisen garaian, saltokia barnetik bi gunetan zatituta zegoen erosleei arreta egiteko. Barnetik komunikatuta zeuden eta sarbidea bakarra zen, eta batean botoiak saltzen aritzen ziren eta bestean oihal-apaingarriak. Botoiak Alemaniatik ekartzen zituzten eta oihal-apaingarriak Kataluniatik. 1974an, mertzeria Tere Ladislao eta Begoña Zalbide Lequericaren esku gelditu zen. Lehenbizikoa hil zenean bere ahizpa, Garbiñe Ladislao, hasi zen negozioan, eta 2000. urtean erretiroa hartu zuenean Iratxe Hernández iloba hasi zen lan egiten dendan. Iratxek eta Begoñak izan zuten dendaren ardura 2010. urtean itxi zuten arte. Lokalak gutxi gorabehera 60 metro koadro zituen eta fatxadan hiru hutsune zituen: bi erakusleiho eta ate nagusi bat. Ate horren gainean zegoen, hain zuzen, errotulua. 1983ko uholdeen ondoren, erabat birmoldatu behar izan zuten barneko aldea.

Multimedia galeria