Barnekoa. Estudioko argazkia. Matias Mendizabal Aburto (Derio 1891) eta Maria Aurrecoechea Abaunza, Zamudioko Telleri baserrikoa, ezkonberrien argazkia. Matias, ezkondu zenean, alarguna zen eta lau alabaren aita, eta Derioko Galbarriatu auzoko Lobagas baserriko bi etxebizitzetako batean bizi zen.
Etxe burges itzurako atzekalde baten hondoan aterata dago argazkia. Maria eserita dago besoak dituen aulki batean, soineko beltza darama, lepoak eta puntadun paparra dituena, blusa zuri bat ikusteko aukera ematen duena, galtzerdiak eta zapata beltzak. Ezkerretara, Matias zutik dago, janzki iluna darama, alkandora zuria leporaino itxia eta txapela buruan.