Ebakitzeko lanetarako lanabes txikia. Xafla altzairatu txiki bat du, laua, profil makotukoa, alde konkaboan ahoa duena, zurezko kirten labur eta zilindriko batean finkatuta. Igitaien familiakoa da, eta berariaz erabiltzen zuten mahats-bilketan mahats-mordoak ebakitzeko. Historiaurretik erabiltzen dela dokumentatuta dago, nahiz eta mahats-biltzaile batzuek nahiago izaten duten inauste-guraizeak erabili. Emaileak Izaban bildu zuen, Nafarroan. Han esan ziotenez, berariaz erabiltzen zuten Erronkariko almadiak egiteko enborrak elkarri lotzeko zumeak ebakitzeko.
Sanchez Trujillano, Mª Teresa; Gomez Martinez, Jose Ramón. Cosechas. Agricultura en otros siglos en la colección etnográfica del Museo de La Rioja. Logroño, Museo de La Rioja, 2000, pg. 41-42, usado para cortar los racimos de uva