Fernando VII.a Savoiako Josefa Amaliarekin 1819an ezkondu izanaren oroitzapena egiteko domina. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak egin zuen domina, hiru probintzien izenean. Aurkia: errege-erreginen soin gainjarriak, eskuineko soslaia, ile motzarekin eta ereinotzezko koroa jarrita erregea, eta diadema eta soinekoa jantzita erregina. Perimetroan idazkun hau dago: ""FERD. VII . ET MARIA JOS . AMAL . HISP .ET IND REG." Ifrentzua: hiru ninfa aldare baten ondoan, eta eskuinean Himeneo, eskuineko eskuan zuzi piztua duela eta ezkerrekoan ereinotzezko koroa; lurrean, nekazaritzaren eta merkataritzaren sinboloak daude, eta perimetroan latinezko "FAUSTO AUG .CONNUB . PUBL . FELIC . PIG ." idazkuna. Exergoan, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen ikurra (YRURAK BAT leloa duen xingola baten azpian elkartuta dauden hiru esku), eta aldeetan, hiru lerrotan, testu hau: "LAS PRO - VINCIAS / BASCON - GADAS / AÑO DE 1819". Aurkian "Y. MERINO" (Ysidoro Merino) domina-egilearen eta ifrentzuan "DIAZ" (Mariano Diaz) domina-egilearen sinadurak. Domina hau 1824an irarri zen, Madrilgo gobernadoreak baimena eskatu zionean Ogasun ministroari Mariano Diazek erabiltzeko Isidoro Merinok 1819an egindako aurki trokelak edo moldeak. Hain zuzen, Fernando VII.a Saxoniako Maria Amaliarekin ezkondu zela-eta egin zituen Merinok molde horiek.