EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Jantzia

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
2010/1266
Objektua:
Gaiak:
Neurriak:
L = 70 cm ; An (solbalda) = 30 cm ; An (bularra) = 42 cm
Data:
Circa 1950
Etiketak
Describapena

Kirola egiteko jantzia, oihal zuri sintetikoarekin egindakoa, puntuzko ehun industriala, pitin bat elastikoa, evasé moldekoa. Irekidura partziala du bizkarraren erdian, kremailera bidez ixten dena, tirante zabalak ditu eta eskote biribila, oihal gorria eta berdea konbinatzen, ertz zuriekin. Bularraren beheko aldean ebakidura du, gonari bidea emateko. Gona motza da, eta ezkerreko alboan poltsiko bat du gainjarrita, aipatutako oihalak konbinatzen. Marka eta fabrikatzailearen logotipoa dituen etiketa dauka: "Cara Canaan / for / TOP SEED / Nº 1 / in Tennis Fashions".

Bibiñe Belaustegigoitia (Bilbo, 1929) multi-kirolariarena izan zen. Belaustegigoitia Arocena familia Bilbo eta Mexiko artean bizi izan zen, eta udak Donostian igaro zituen. Kirolerako zaletasuna aitaren merezimendua da, seme-alabak goizeko seietan jaikiarazten baitzituen, kirola egiteko, eta haiekin egoten baitzen bukatu arte. Bibiñek hau du gogoan: "Larunbatetan igerilekuan igerian egin behar genuen, pilotalekuan ibili eta gutun bat idatzi. Hartara, hori bete arte, ez genuen beste ezer egiteko aukerarik izaten". Mexikon bizi izan zen José Mª Solanorekin ezkondu zen arte, Socorroko markesa, 26 urte zituenean. Zazpi semen-alabaren ama, Bibiñe, bere ahizpak bezala, kirolari handia izan da (igeriketa, zaldiketa, tenisa, jauziak). Teniseko erraketa eskuetan harturik, munduko ehunka hiritan ibili zen eta 1948an Euskadiko lehen txapeldun emakumezkoa izan zen tenisean. Gona motza zuten soinekoak erabiltzen hasi zenean, txundimena sortu zuen, baina beretzat izugarri erosoak ziren. Egun, era aktiboan parte hartzen du seniorren zirkuituan, Getxoko Real Club de Tenis Jolasetan egiten denean.

Eraskuketak

MUJER Y DEPORTE - EMAKUMEA ETA KIROLA. BBK & Museo Vasco. sala II. 05-03-2015 / 15-06-2015.

Multimedia galeria