EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Ikasmahaia

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
02/2057
Objektua:
Gaiak:
Neurriak:
119 x 82 x 86 cm
Kreditua:
Museum Cemento Rezola
Describapena

Añorgako eskolako ikasmahaia .ikasmahaia antzinako eskolari dagokio. Añorgan hainbat egoitza eduki eta zenbait eraldaketa egin ondoren, 1962. urtean eskola berria zabaldu zuten. Bertan, ia ehun eta berrogeita hamar ikasle bildu ziren, batez ere Lasartekoak, Añorgakoak, eta Cementos Rezola eta beste hainbat enpresetako langileen semeak. ¿Eskola-jauregitxo honetan, giro atsegin eta dotorean biltzen dira haurrak euren espirituak hezteko, euren adimenak lantzeko eta euren ahalmenak prestatzeko, eta era horretan, etorkizunean gizonen komunitatean behar bezala jarduteko.¿ Objektu hau "Añorgako kolonia industrialari" dagokio. Añorgan Portland zementua egiteko eraiki zen Cementos Rezola lantegi berriaren inguruan (1901ean amaitu zen), herri oso bat jaiotzen joan zen: ¿Añorgako kolonia industriala¿, Añorgako bizitzaren jatorria eta erdigunea izango zena: etxebizitzak, parrokia, kultur zentroak eta patioak, kirol-guneak, plazak eta pasealekuak, eskola, higiene-zerbitzuak, ekonomatoa, medikuen laguntza. Elementu horiek bere irudikapen fisikoan, etxearekin, eskolekin, parrokiarekin edo ekonomatoarekin, Añorgako enklabeari kolonia baten, herri baten, hiri txiki autonomo eta berezko baten irudia eman zioten. Cementos Rezola lantegiko 150. urteurrena ospatzeko, Añorga auzoko antzinako ikastetxeak ateak berriro zabaldu ditu industria-ondarea hedatzen aitzindari den museo moderno batean bilakatuta. Gaur egungo eraikinak, neurri handi batean, antzinako ikastetxearen hormigoizko egitura gorde du, fibrozementuzko plakez estalita dagoen fatxadaren zaintzan arreta berezia ipiniz.

Multimedia galeria