EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Aldare eramangarria

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
0217
Objektua:
Teknika eta euskarria:
Marfilezko erliebe zizelkatua. Egur ebonizatuzko aldarea, zilar urtuzko eta zizelatuzko eta urre koloreko brontzezko inkrustazioekin.
Neurriak:
24 x 11 zm (erliebea) / 66 x 38,5 x 12 zm (aldarea)
Estilo:
Garaia:
XVII. Mende amaiera
Kreditua:
Olaso Dorrea Fundazioa
Describapena

Eszenak Gurutzea erori ondorengo unea erakusten du. Lehen planoan, Jose de Arimatea eta Nicodemoren irudiek, Kristoren gorputz bizigabeari eusten diote. Bigarren planoan, Juan, Maria kontsolatzen duena, eta Kleofaseko Maria, eskuineko eskua altxatzen duena, agertzen dira. Bi planoen artean, belauniko jarrita, Maria Magdalenaren irudia bereizten da, eduki mineko jarreran.

Deskribatutako eszena duen laukizuzenaren gainean, zirkuluerdiko arkuaren forma duen marfilezko pieza batean, Espiritu Santuaren irudia (uso baten forman), bi aingeru eta hodeiak zizelkatu dira.

Multzoa oso hizkuntza barrokoan pentsatuta dago. Hori nabarmena da konposizio estuan eta pertsonaien aurpegien patetismoan.

Eszena honen egitura 66 x 38,5 cm-ko zur-altzari ebonizatu bat da, erretaula gisa pentsatua. Banku edo predela batez, albo banatan brontzezko eta zilarrezko bolutak dituen gorputz nagusi batez (deskribatutako bolizko erliebea duen zatia) eta teilatupe batez osatuta dago. Frontoi bikoitz etena da: erdikoa, triangelu-formakoa, frontoi zatitu kurbatu baten barruan dago.