Muselina naturalaz egindako jantzia. Molde zuzeneko egitura du, muselinazko zerrenda batez eta oihal tartekiko beste batez lotuta; bizkarraldean partzialki zabaltzen da eta nakarrezko hiru botoiren bidez ixten da. Lazoz lotzen diren tiranteak ditu eta gona nahiko zabala da, lasaiera hori gerriari jositako tolesdura txikien bidez lortu da. Alboetariko batean irekiera partzial handia du. Ertz eta tiranteetan eskuzko parpailazko enkajea eta brodatu apaingarriak ditu apainketa gisa, lore txikiak eta bodokeak dituen lerro ondulatua eratuz soinean, tiranteetan eta gonaren behealdean. Nerbio horizontaletako zerrenda eta parpailazko oihal tartekia gonaren behealdean. Ricardo Bastida (Bilbo, 1879-1953) udal arkitektoaren familia etxebizitzatik iritsi zen Museora, Bilboko Ertzilla kalearen 1.ean, 1. solairuan (Arbolantxa-alde). 1913an Rosario Lecea Balzolarekin ezkondu zen eta zortzi seme-alaba izan zituzten: Ricardo (1914), Juan Luis (1915), Rosario (1917), Jose María (1919), Mª Victoria (1921), Eloisa (1923), Carmen (1925) eta Teresa (1927).
VV.AA. Ricardo de Bastida, arquitecto. Bilbao, Colegio Oficial de Arquitectos Vasco Navarro. Delegación de Bizkaia , 2002.