EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Gabonetako zorion txartelak eta musika programak

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
2010/0837
Objektua:
Gaiak:
Neurriak:
Ikus deskribapena
Data:
1914-1973
Describapena

1.- Gabonetako 1969ko zorion txartela, Pilar Kareaga Lekericarena, Bilboko orduko alkatesarena. Plegu laurden bikoitz etzana eta angeluzuzena; koloreetan inprimatua. Azalean Salveko Zubiaren proiektuaren argazki muntaia azaltzen da; egitasmo hori 1971n amaitzea aurreikusita zegoen. Inprimategia: Imprenta Industrial S. A. (Bilbo). 9'5 x 22 cm

2.- Gabonetako 1972-73ko zorion txartela, Pilar Kareaga Lekericarena, Bilboko orduko alkatesarena. Plegu laurden bikoitz etzana eta angeluzuzena; koloreetan inprimatua. 1972an eraikitako ikastetxe nazionalen lau argazki azaltzen dira: "Alcalde Javier de Ybarra" ikastetxea (azalean); "Maestro Justo Pastor" eta "Teniente Alfonso Churruca" ikastetxeak (barrualdean) eta "Cardenal Gardoqui" ikastetxea (kontrazala). Boligrafoz idatzitako sinadura: Inprimategia: Imprenta Industrial S. A. (Bilbo). 9'5 x 22 cm

3.- Arriaga Antzokiaren programa, 1914ko Pazko Loratuko denboraldiari dagokiona. Italiako Opera Konpainia. Triptiko zabalgarria, sepian argitaratua antzokiaren irudiarekin; gainera, filigrana apaingarria du eta barruan, urdinez inprimatuta, Tosca y Rigolettoy lanaren programa agertzen da, bai eta prezioen tarifa ere. Inprimategia: Sociedad Bilbaina de Artes Gráficas. Bilbo. 17 x 11 cm (itxita) eta 17 x 33 cm (zabalduta)

4.- Bilboko Orkestra Sinfonikoaren programa - 1933ko otsailaren 18 eta 19ko kontzertuan Sozietate Filarmonikoan. Zuzendaria: Joan Lamote de Grignon (Bartzelonako udal bandako zuzendaria) Azalean zuzendariaren argazkiarekin inprimatutako triptiko zabalgarria. 22 x 16 cm. Inprimategia: NORE. Bilbo.

5.- Coliseo Albiaren programa -- Vatikanoko Kapera Sixtinoaren erlijio musika. 1921. Bost orrialde tolestuko inprimaki grapatuaren foiletoa. Inprimategia: Galve. Bartzelona. 21'5 x 13 cm

6.- Schola Cantorum Santa Cecilia-ren programa. Goikoetxea jaialdia. Sozietate Filarmonikoaren aretoa, Bilbo, 1930eko apirilaren 6an. Hiru orrialde tolestuko inprimaki grapatuaren foiletoa. Programaz gainera, Vicente Goikoetxearen biografia jasotzen du, bai eta Schola-ren historia eta kanten laburpena ere. 23 x 16cm. Inprimategia: Verdes. Bilbo.

7.- Carmen operako programa -- Areto Nagusia I Ospitale Astea (Ospitale Zibila), 1935eko apirilaren 20koa. Coliseo Albia, Jesús Aranbarri zuzendaritzaren pean. Lau orrialde tolestuko inprimaki grapatuaren foiletoa. Biografiak, antzezleak eta argazkiak, pertsonaiak eta jagoleak kartoi mehean. Inprimategia: Nore. Bilbo.

Multimedia galeria