Zeremoniarako jantzia, pieza bakar batekoa. Gorputzean oso estu gelditzen da, eta gonak, berriz, zabaltasun handia du, zenbait pieza zeharka jarrita lortzen dena. Kutxa formako eskotea du, punta formako lepoarekin. Aurrean, erdian, irekidura partziala du, lepoan krisket automatiko baten bidez ixten dena. Gainera, 20 botoi daude, oihal berarekin forratuak, eta dagozkien presillak. Barnean grogezko gerrikoa du, zenbait berunekin, eta irekidura partziala bizkarraren erdian. Hura ixteko, metalezko kremailera dago. Mahuka luze japoniarrak ditu, besazpian nesga duena, eta jostura besagainetik eskumutur asimetrikoraino. Barnean ixten da bost botoi eta presillaren bidez, gorputzean bezala. Bizkarrean, gerriaren azpian, oihalezko zerrenda zabal bat dago, tolesturekin, begizta bat sortzeko. Atzean, gaineko gona bat falta zaio. Modas Severina etxean eginda dago soineko hau. Bilbo. Carmen Eguia Camiruagaren (1921-1986) emaztegai-jantzia da; Gregorio Olaran Arreguirekin (1918-1976) ezkontzean erabili zuen, Begoñako basilikan, 1951ko irailaren 15ean.
2018-2019. Dohaintzak 2013-2018. Museoa eraikiz. , Euskal Museoa-Museo Vasco. 2018/11/08-2019/02/24.