EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Ezkontza-kutxa

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
1981/3299
Objektua:
Gaiak:
Neurriak:
91 x 168 x 65 cm
Data:
1671
Describapena

Laukidun kaixa haundia, oholak lauak eta pieza bakarrekoak dira. Aurrea oparo tailatuta duen altzaria. Ardatz zentral nabarmena du eta bertan xafla muxarratuzko sarraila dauka, zeinak albo batean emakume bat duen eta bestean gizona, eta, azpian, obalo bat banderadun aingeru batekin. Ezkerrean eta eskuinean, erdiko aldean, eguzkiaren aurpegia du landuta simetria osoz; haren izpiak karratu baten barruan daude, eta irudi horren inguruan hainbat animalia irudi: oreina, txakurra, oilarra, usoa, txerria... Irudi horietako bakoitza obalo edo karratu baten barruan dago. Beheko aldean ertzak muxarratuta dituen faldoia du eta, bertan, egin zeneko urtea ("1761") jartzen duen kartel zentrala. Kartelak alde batean ilgora eta bestean ilbehera ditu, eta jarraian bi aurkako leoi, baketoiak eta loreak tailaturik.

Eraskuketak

1999. Denboraren aztarnak / Las huellas del tiempo. . 1999/03/23-1999/06/20.

2002. Bildumak / Colecciones. . 2002/05/21-2002/08/04.

Erreferentzia bibliografikoak

Santana, Alberto. Kutxa : erakusgaia aztergai = Arca : la pieza. Bilbao, Enkarterrietako Museoa /Museo de las Encartaciones, 2002, 43-44 orr.

Bildumen Gida = Guía de Colecciones. Bilbao, Euskal Museoa-Museo Vasco, 2002, pp170 - 171

Jatorria

Kutxa hau Trapagakoa (Bizkaia) da eta, baita euskal altzarigintza herrikoi enblematikoaren ale adierazgarrienetakoa ere. Kutxak etxekoen arropa eta arreoa edo zerealak eta lekaleak gordetzeko erabiltzen ziren. Kasu honetan, duen dekorazioagatik, ezkon-kutxa edo ezkon-arreokoa izan daiteke eta sarrailako xaflaren albo banatan dauden irudiak ezkonberriak izan daitezke.

Multimedia galeria